Prentsa Aretoa
2024/06/14
EAJ-PNVk Adimen Artifizial Generatiboaren mehatxuaren aurrean pertsona sortzaileen jabetza intelektuala babesteko neurriak eskatuko dizkio Gobernu zentralari
Astearteko Gobernuaren kontrol-saioan, osasun-produktuak eta in vitro osasun-produktuak ziurtatzeko jakinarazitako erakunde berrien akreditazioa bizkortzeko ere eskatuko dio
Mozioa. Nerea Ahedo. Osasun-produktuak ziurtatzeko erakunde berriak akreditatzea
MOZIOA - 2024/06/14Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Igotz López. Jabetza intelektuala babesteko neurriak Adimen Artifizialaren aurrean
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2024/06/14
Datorren asteko plenoan, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Gobernu zentralari galdetuko dio zer neurri hartuko dituen, eta noiz, sortzaileen jabetza intelektuala babesteko Adimen Artifizial Generatiboaren mehatxuaren aurrean, honek ustez berriak diren edukiak sortzen dituelako banakako babesa duten sorkuntzetatik abiatuta.
Bestalde, Nerea Ahedok mozio bat defendatuko du Gobernuari eskatuz osasun-produktuak eta in vitro osasun-produktuak ziurtatzeko jakinarazitako erakunde berrien akreditazioa bizkortzeko mekanismoak susta ditzala, Europako arauek ezartzen dituzten konpetentzia teknikoko betekizunak eta ebaluazio-prozedurak aplikatuz. Espainiako Estatuan, produktu horiek ziurtatzen dituen erakunde bakarra dago (Osasun Produktuak Ziurtatzeko Zentro Nazionala, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari atxikia), in vitro diagnostikoko produktuetarako ezin duena, gainera. Hori dela eta, enpresek beste herrialde batzuetako erakundeetara jo behar dute, eta horrek eragina du pazienteengan eta enpresetan, batez ere ETEetan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Senatua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08