Prentsa Aretoa

2024/09/03

Administrazioak Talgo enpresaren arazoak konpontzen aktiboki laguntzea eskatu du Euskal Taldeak

Luke Uribe-Etxebarriak, Senatuan egindako mozio baten bidez, enpresaren etorkizuna bermatzeko eta lanpostuak mantentzeko beharra defendatzen du, horietako 700 langile Arabako Ribabellosako instalazioan daudenak

rss Ezagutzera eman
Administrazioak Talgo enpresaren arazoak konpontzen aktiboki laguntzea eskatu du Euskal Taldeak

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Talde Parlamentarioak mozio bat aurkeztu du Senatuan, eskatuz "zerikusia duten administrazioek modu aktiboan lagundu dezatela Talgo enpresaren arazoak konpontzen, bazkide finantzarioak eta industrialak bilatzen", hain zuzen ere "enpresaren etorkizuneko bideragarritasuna ziurtatzeko eta lanpostuak zaintzeko edo handitzeko". Gogoratu behar da Talgoko mila langiletik 700 baino gehiago Arabako Ribabellosa herriko tren-fabrikazioko lantegian ari direla lanean, eta horiei gehitu behar zaie galdaragintzako, soldadurako edo elektrizitateko enpresa askotan sortzen duen zeharkako enplegua.

Datorren asteleheneko Industria eta Turismo Batzordean eztabaidatuko den mozioaren testuan, senatari jeltzaleak "Ganz-Ma Vag Europe Hungariako Partzuergoak Talgo erosteari uko egiteko Espainiako Gobernuak hartu berri duen erabakia ulertzen du, segurtasun ekonomikoa, lurralde-kohesioa eta garapen industrialaren mesedetan, berau sektoreko enpresa errusiar batekin dituen loturengatik, hain zuzen ere Ukraina inbaditzeagatik Putinen Errusiari murrizketa eta zigor handiak ezartzen zaizkion unean, Europar Batasun osoaren segurtasuna arriskuan jartzen duelako.

Hala ere, Uribe-Etxebarriak nabarmendu duenez, "betoak ez ditu enpresaren arazoak konpontzen". Alde batetik, inbertitzaileak behar ditu Trilantic Europe funtsaren erreleboa hartzeko – %40ko akzio-paketearekin, kapitaletik atera nahi du–, eta, bestetik, gaitasun industrial gehigarria izan behar du 4.000 milioi eurotik gorako balio errekorreko kontratu eta eskaerei behar bezala erantzuteko.

Ezagutu Gure Senatariak