Prentsa Aretoa
2024/09/05
EAJ-PNVk amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat sortzeko legerako araudia onar dezan premiatuko du Gobernu zentrala
Astearteko Gobernuaren kontrol saioan, Nerea Ahedok Exekutiboari gogoraraziko dio 2023ko urtarriletik indarrean egon behar zuela biktimek konpentsazioak eskatzen hasi ahal izateko
Datorren asteko osoko bilkuran, EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat sortzeko legea garatzeko araudia indarrean noiz sartuko den galdetuko dio Gobernu zentralari.
Senatuak 2022ko urrian onartu zuen Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa Sortzeko Legea –Eusko Legebiltzarrak bultzatu zuenetik parlamentuan ibilbide luzea egin ondoren–, bertan 90 eguneko epea ezarriz araudia onartzeko eta indarrean jartzeko, hain zuzen ere BOEn 2022ko urriaren 20an argitaratu zenetik, baina epe hori bete zenetik ia hogei hilabete igaro direnean oraindik egin gabe dago.
Seguruenik, Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak erantzungo dio EAJ-PNVko senatariari. Nerea Ahedok iazko martxoan ere galdegin zuen gai honi buruz, orduan Jose Luis Escrivá ministro zenari, eta gogorarazi zion "erregelamendurik ez dagoen bitartean ez dagoela aukerarik biktimek legez aitortutako eskubidea egikaritzeko" konpentsazioak eskatzen hasi ahal izateko, eta, horrez gain, eskatu zion legea onartu zenetik araudia indarrean sartu arte igarotako epeari irtenbidea emateko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08