Prentsa Aretoa
2024/09/12
Nerea Ahedok autonomia pertsonalaren sustapenean eta desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioan lan egin dezala eskatu dio Bustinduy ministroari
Garraio ministroari mugikortasun arazoak dituzten pertsonei Euskadin Renferen trenetara sartzea ahalbidetu dezala jakinaraztea eskatu dio
EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak autonomia pertsonala sustatzeko eta desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko lan egitea beharrezkoa dela adierazi dio Pablo Bustinduyri. Ildo horretan, gaur Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren ministroak Desgaitasunari buruzko Politika Integralen Batzordean egindako agerraldian, bozeramaile jeltzaleak Garraio ministroari helarazteko eskatu dio, Euskadin Renferen trenetara mugikortasun-arazoak dituzten pertsonak sartu ahal izan daitezen ahalbidetzea. "Desgaitasunak ere politika guztietan egon behar du, eta zeharkakotasunari helduz, hitz egin ezazu zure kabineteko kidearekin, eta esan iezaiozu urteak daramatzagula esaten, Euskadin mugikortasun-arazoak dituen pertsonak ezin direla trenetan sartu".
Bestalde, Ahedok galdetu dio ministroari zer iritzi duen desgaitasuna duten pertsonen eta mendetasuna duten pertsonen balorazioa eta aintzatespena batera eman ahal izatearen inguruan, bi kasuek bat egiten duten kasuetan, bi izapide igaro behar ez izateko moduan, disfuntzio jakin batzuk sortzen direlako, desgaitasun-egoera eta mendetasun-egoera beti parekatzen ez direlako. "Argi dugu desgaitasuna eta mendekotasuna gauza desberdinak direla, eta desgaitasuna duten pertsona asko erabat independenteak direla, baina une batzuetan bi egoera horiek bat egiten dute", adierazi du.
Era berean, EAJ-PNVko senatariak interesa agertu du laguntzaile pertsonalaren figuraren erregulazioan izan diren aurrerapenen inguruan. Izan ere, 2006. urtetik agertzen da figura hori, autonomia pertsonalari buruzko Legean jasota, eta beti sortu ditu zenbait arazo. Azkenik, gobernuaren zeharkakotasunaren izenean ere, EAJ-PNVren aldarrikapen bat azaldu du berriro, Gobernu zentralak Joko Paralinpikoetan Down Sindromearen kategoria bat sortzea eska dezan. "Ezin izan dute Tokion egon, ezin izan dute Parisen egon... Esaiezu zure kideei tematzeko Los Angelesen egon ahal izan daitezen".
Nabarmenak...
Senatua
2024/10/08
Senatua
2024/10/03
Senatua
2024/10/02
Senatua
2024/09/26
Senatua
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/03/23
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/03/10