Prentsa Aretoa

2024/09/19

Eudel Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresurako ordezkaritzan sartu ez izanagatik galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Igotz Lópezek Lurralde Politikako ministroari jakinaraziko dio Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak ez duela betetzen Euskadiko Udalen Elkartearekin sinatu zuen konpromisoa, ezta Europako Kontseiluak eskatzen dituen ordezkagarritasun, lurralde oreka eta politika printzipioak ere

rss Ezagutzera eman
Eudel Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresurako ordezkaritzan sartu ez izanagatik galdetuko dio EAJ-PNVk  Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko Gobernuaren kontrol saioan, Igotz López EAJ-PNVko senatariak Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari galdetuko dio ea Toki eta Eskualde Botereen Kongresurako Ministerioak -FEMP-ek proposatuta- izendatutako ordezkaritzak Europako Kontseiluak eskatzen dituen ordezkagarritasun, lurralde oreka eta politika printzipioak errespetatzen dituen.

Toki eta Eskualde Botereen Kongresua Europako Kontseiluaren organo aholku-emailea da, bi ganberaz osatua -eremu bakoitzerako bana-, Espainiako Estatuari 6 kide dagozkio bakoitzean, lau urterako. Eudelek eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak 1995ean sinatu zuten akordioaren arabera, azken horrek konpromisoa hartu zuen Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaritza bat sartzeko Espainiak Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluan dituen ordezkaritzetan. Konpromiso hori erakunde berriak sortzerakoan ere aplikatuko zen, Toki eta Eskualde Botereen Kongresuarekin gertatu den bezala, hauek tokiko botereen Europako erakundeetan parte har dezaten bermatzeko, beti ere aukeratu beharreko kopurua bateragarria den heinean lurralde- eta politika-ordezkagarritasunaren eta orekaren printzipioekin.

CPRLEren kasuan betebehar horiek betetzen dira, eta EUDELi euskal lurraldeen ordezkari bat izatea egokituko litzaioke, baina joan den martxoan, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak (PPren gehiengo osoarekin) egindako eskaria betez, Lurralde Politikako Ministerioak bi ganberetarako hamabi izendapenak egin zituen, Eudeleko presidentea kanpoan utziz eta PPko 8 kide, PSOEko 3 eta IUko 1 (PSOEk utzitakoa) aukeratuz. Ondorioz, Europako Kontseiluak ere banaketa horri buruzko azalpenak eskatu dizkio Espainiari, oreka politikoa eta lurraldekoa betetzen ez duela iritzita.

Ezagutu Gure Senatariak