Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

2024/10/02

EAJ-PNVk Senatuko Mahaiari eskatu dio bertan behera utz dezala abortuaren aurkako nazioarteko goi-bilera bat egiteko Goi Ganbera lagatzeko baimena

Jeltzaleen iritziz, inola ere ez dio aterpe eman behar abortuaren aurkako goi-bilera horri, berau sustatzen duen erakundeak indarrean dagoen legeriarekiko errespetuarekin bateragarria ez den ideiak zabaltzen dituelako; hain zuzen ere, emakumeen eta LGTBI kolektiboaren oinarrizko eskubideei dagokienez

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Senatuko Mahaiari eskatu dio bertan behera utz dezala abortuaren aurkako nazioarteko goi-bilera bat egiteko Goi Ganbera lagatzeko baimena

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak eskaera bat erregistratu du Senatuko Mahaiari abortuaren aurkako nazioarteko goi-bilera bat egin dadin Goi Ganberako areto bat uzteko hartu zuen erabakia berriz azter dezan, eta ekitaldia egiteko baimena atzera bota dezan.

Senatuko Mahaiak uztailaren 17an hartutako akordioaren arabera (Alderdi Popularrak gehiengo osoa du bertan), Network for Values eskuin muturreko nazioarteko erakundeak (Jaime Mayor Oreja PPko ministro ohia ohorezko presidentea da) antolatutako VI. Goi Bilera transatlantikoa egiteko areto bat uztea erabaki zuen; abenduaren 2an, ‘askatasunaren eta bizitzaren kulturaren alde’ lelopean.

EAJ-PNVk adierazpen-askatasuna eta aniztasun politikoa defendatzen dituen bezala, berdintasuna, errespetua eta askatasuna ere defendatzen ditu. Hori dela eta, uste du legegintza-ganberak ez diola inola ere aterperik eman behar abortuaren aurkako goi-bilera horri, indarrean dagoen legeriarekiko errespetuarekin bateragarria ez den ideiak zabaltzen dituen erakunde batek sustatzen duelako, zehazki, emakumeen eta LGTBI kolektiboaren oinarrizko eskubideei dagokienez. Halaber, bere iritziz, Alderdi Popularra gehiengo absolutua modu espuriarrean erabiliz Goi Ganberari egiten ari zaion eskuineko eskoramenduaren beste adibide bat da, eta berriz ere Ganberaren ospeari eta neutraltasun-betebeharrari kalte egiten diote.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak