Prentsa Aretoa

2024/10/14

EAJ-PNVk Aurrekari Penalen Informazio Sistemari buruzko Europako araudiaren transposizioaren alde egin du Senatuan ere

Euskal Talde Parlamentarioak PPk Goi Ganberaren erabilera alderdikoia egin izana deitoratu du Diputatuen Kongresuan onartu zen lege-proiektuari betoa jarri zaiola ulertzen duelako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Europar Batasunean zigor-aurrekarien informazioa trukatzeari eta zigor-arloko ebazpen judizialak kontuan hartzeari buruzko Lege Organikoaren aldaketaren alde bozkatu du EAJ-PNVk gaur Senatuan, Europar Batasunak Zigor-arloko Aurrekarien Europako Informazio Sistemari buruz duen araudira egokitzeko. Igotz López senatariak gogorarazi du derrigorrezkoa dela araudi hori aldatzea, eta adierazi du "Europako estatuen arteko konfiantza-printzipioa" dela. “Nire buruari galdetzen diot Espainiak, Europar Batasunak ezartzen duen bezala, ez badu zuzentarau hori eta esparru-erabaki hori aldatzen, zer konfiantza izango dute Europako gainerako estatuek Espainian eta Espainiako justizian? Gutxi".

Senatari jeltzaleak azaldu duenez, ebazpen judizialak elkarri onartuta, "Europako Justiziaren eremu bakarra" sortzen da, eta horrek ondorio negatiboak eta positiboak izan ditzake errudunarentzat. Hala, beste egoera askoren artean, aurretik egindako delituak astungarritzat jo ahal izango dira EBko estatu guztietan, eta, bestalde, delitu beragatik pertsona batek estatu kide batean baino gehiagotan bete dituen zigorrak metatu ahal izango dira. Bigarren egoera horrek sortu du eztabaida handia, ETAko presoei aplikatzeak ekarriko dituen ondorioei dagokienez. Lópezek adierazi du ez dela egia ez dituztela zigorrak beteko, baizik eta herrialde desberdinetan betetakoak pilatuz beteko dituztela. "Salbuespenezko araudi bat amaitzen da 2014an sartutako xedapen gehigarria indargabetuz, erabat epez kanpokoa dena, eta beste garai batzuei eta jada gertatzen ez diren salbuespenezko egoerei erantzuten diena".

Lege-proiektua atzera bota dute PPk, Voxek eta UPNk, eta Ganberako Mahaiak, non Alderdi Popularrak ere gehiengo absolutua duen, osoko bilkuraren bozketan eman den gehiengo osoko emaitza hori betotzat interpretatu du eta Diputatuen Kongresuari itzuli dio, eta ez Gobernuari, nahiz eta tramitazioan inork ez duen zuzenketarik aurkeztu. "Beste behin ere, PPk Senatuaren araudiaren interpretazio eta erabilera alderdikoia egin du", kritikatu du alderdi jeltzaleak, araua BOEn argitaratzea atzeratzeko baino balioko ez duen erabakiaren aurrean.

Ezagutu Gure Senatariak