Prentsa Aretoa
2024/11/14
EBren eta Senegalen arteko arrantza-akordioa ez berritzeak kana-atunontzietan izango lituzkeen ondorioak arintzeko zer neurri hartuko dituen galdetuko dio EAJ-PNVk Gobernuari
Astearteko kontrol saioan, Estefanía Beltrán de Herediak euskal armadoreen ziurgabetasuna helaraziko dio Luis Planas ministroari, hitzarmena berehala amaituko den arren, informaziorik ez dutelako
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Estefanía Beltrán de Heredia. UE-Senegal arrantza akordioaren eragina atunontzietan
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2024/11/14
Estefanía Beltrán de Herediak, EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaileak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetuko dio datorren asteko kontrol-saioan Espainiako Gobernuak zer neurri hartuko dituen Senegalgo uretan arrantzatzen duten kana-atunontzien flotaren gaineko ondorioak arintzeko Europar Batasunaren eta Senegalen arteko arrantza-akordioa berrituko ez balitz.
Senegalgo uretan arrantza egiteko aukera eman duen akordioa hilabete honetan iraungiko da, eta, berrituko ez balitz, Afrikako mendebaldeko kostaldean kanaberaz arrantzatzen duten euskal atunontziek ezingo lukete han arrantzatzen jarraitu eta beste ur batzuetara mugitu beharko lukete. Euskal Talde Parlamentarioak euskal armadoreen ziurgabetasunaren berri emango dio Luis Planas ministroari; izan ere, epea berehala amaituko den arren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez die horri buruzko informaziorik eman.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08