Prentsa Aretoa
2024/11/20
DANAren kalteak berreskuratzeko neurriak aztertzeko eta adosteko prestutasuna adierazi du EAJ-PNVk
Teresa Ribera presidenteordeak Senatuan egindako agerraldian, Igotz Lópezek esan du "indarrak eta bitartekoak batzeko unea" dela: "Lehenik pertsonak, gero ikaskuntzak eta azkenik erantzukizunak"
Igotz López senatariak adierazi du EAJ-PNV prest dagoela DANAren kalteak berreskuratzeko neurriak aztertzeko eta adosteko, baita horiek jasotzen dituzten tresna juridikoak eta aurrekontukoak ere. "Indarrak eta bitartekoak batzeko unea da: lehenik pertsonak, gero ikaskuntzak eta azkenik erantzukizunak", adierazi du Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroak Senatuan egindako agerraldian. "Desagertutako pertsonak dauden bitartean; maiteak, senideak, lagunak edo bizilagunak galdu dituzten valentziarrak; suntsitutako enpresak eta negozioak; itzultzeko etxerik, lanik edota ibilgailurik ez duten pertsonak edo lokatzaren eta zikinkeriaren ondorioz kaleak desgaituta dituztenak dauden bitartean, ez dago beste zereginik berainegan zentratzea baino", lehenetsi du.
Bere hitzaldian, senatari abertzaleak esan du ez dela erantzukizunak bilatzeko edo egozteko unea, eta deitoratu du alderdi politiko nagusiek "denbora eta indar gehiago galdu dutela errua leporatzen, laguntzen, konponbideak bilatzen edo laguntzak antolatzen baino". Lópezek adierazi duenez, egia ez esateko eta nahasteko estrategiak politikaren ospea galtzea eragiten du, eta baita elkar ulertzerik eza, muturrekoen posizioak indartzea, eta liskar zibila eta indarkeriazko jarrerak elikatzen ditu. "Sinestezina da horrelako egoera batean ere ezberdintasunak eta kalkulagailu politikoa alde batera uzteko gai ez zaretela izan, eta kaltetutako pertsonen alde jartzeko", deitoratu du.
Euskal Talde Parlamentarioak berretsi du orain dagokiona dela kaltetutako pertsona guztiei laguntzeko beharrezkoak diren ahalegin guztiak egitea: "Desagertuta jarraitzen duten hamahiru pertsona horiek aurkitzea, bizitza, normaltasuna, etxeak, azpiegiturak eta garraio publikoa berreskuratzea, laguntza ekonomikoak eta psikologikoak aktibatzea, sinplifikazio administratiboarekin; eta hori guztia errepika ez dadin neurriak hartu behar ditugu", amaitu du Igotz Lópezek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08