Prentsa Aretoa
2024/11/26
Energia elektrikoaren garraio-sarearen plangintza "anbiziotsua eta ausarta" egin dezala eskatu dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari
Senatuak jeltzaleen mozioa onartu du, eta bertan Igotz Lopezek esan du inbertsio horrek sortzen duela "enplegua, aberastasuna, berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea... Sortzea da, gero aberastasuna banatu ahal izateko "
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Gobernuari energia elektrikoaren garraio-sarearen plangintza "anbiziotsua eta ausarta" egin dezala eskatzea onartu du, beharrizan industrialak eta ekologikoak asetzeko. "Egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzun behar die: sorkuntza berriztagarriko konexioari, etxeen deskarbonizazioari, garraioari eta industriari, bai eta mugikortasun iraunkorreko eta industria-jardueretako behar berriei ere", adierazi du. Jeltzaleen ekimena Senatuko Trantsizio Ekologikorako Batzordean onartu da. Bertan, Igotz Lópezek azpimarratu du energia sortzen den puntutik garraiatzeko beharrezkoak diren azpiegitura hauek ekonomian, deskarbonizazioan, energia berriztagarrien sorkuntzan eta Europako helburu handietan eragiten dutela. "Itzulera biderkatua duen inbertsioa da, enplegua, zergak, aberastasuna, BPG... sortzen dituelako. Halaber, deskarbonizazioa, energia garbia sortzea, mendekotasun energetikoa murriztea, berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea. Azken batean, etorkizuna da. Sortzea da, gero aberastasuna birbanatu ahal izateko ".
Horregatik, Euskal Taldeak bultzatuta onartu den testuak Gobernu Zentralari eskatzen dio malgutasun-prozesuak ezar ditzala, egungo zurruntasuna hausteko, garraio- eta banaketa-sareen plangintzak azkar eta arin erantzun diezaien etorkizunean sor daitezkeen eskaera berriei. "Enpresek hazi egin behar dute, inbertsio berriek ahalmen elektriko handiagoa behar dute, eta epe barruan erantzuten ez bada, beste nonbaitera joango dira", ohartarazi du. Gainera, garraio- eta banaketa-sareetarako inbertsio-muga deskarbonizazio- eta hazkunde-behar errealetara egokitzea ere eskatu da, eta muga hori une bakoitzean egokitzeko prozedura arin eta malguak finkatzea.
Egituren finantzaketa ere kontuan hartu da jeltzaleen mozioan, eta Espainiako Gobernuari eskatu zaio horretarako beharrezkoak diren mekanismoak aktiba ditzala, besteak beste, lankidetza publiko-pribatua jorratuz. "Enpresa kontsumitzaile finalak edota banatzaileak, sektore pribatua, laguntzeko prest daude kostuak finantzatu eta beren gain hartu ahal izateko. Bai beraientzat eta bai gizartearentzat ere, galera askoz handiagoa da aukerak galtzea sareetako inbertsioek ekar dezaketena baino".
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08