Prentsa Aretoa

2024/11/27

EAJ-PNVk, BNGk, ERCk, EH Bilduk, Izquierda Confederalek etEAJ-PNVk, BNGk, ERCk, EH Bilduk, Izquierda Confederalek eta PSOEk salatu dute PPk betoa jarri diela Senatuan VI. Goi Bilera Transatlantikoa egitearen aurkako mozio bateratuei

Sexu- eta ugalketa-eskubideen murrizketa sustatzen duen erakunde batek bultzatutako goi-bileraren aurka erregistratutako mozio bateratuei PPk jarritako betoa salatu dute alderdiek, gorrotoa eta diskriminazioa sustatzen duten diskurtsoei lotuta dagoelako

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk, BNGk, ERCk, EH Bilduk, Izquierda Confederalek etEAJ-PNVk, BNGk, ERCk, EH Bilduk, Izquierda Confederalek eta PSOEk salatu dute PPk betoa jarri diela Senatuan VI. Goi Bilera Transatlantikoa egitearen aurkako mozio bateratuei

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Mahaian dagoen gehiengo kontserbadoreak EAJ-PNV, BNG, ERC, EH Bildu, Izquierda Confederal eta PSOE alderdiek batera aurkeztutako bi mozioak ez onartzea erabaki zuen astearte honetan, azaroak 26. Alderdi sinatzaileen iritziz, erabakia "onartezina da organo demokratiko batentzat", betoa jarri diotelako indar politiko bakoitzaren jarrera politikoari, mozio baten bitartez gizartearen gehiengoaren sentimendua jasotzen duena eta indarrean dagoen legediaren defentsa egiten duena, eta baita "goi ganberaren eztabaidarako gaitasuna ebasten duena" ere.

Gainera, Alderdi Popularrak Senatuko Mahaiaren barruan jarritako betoa ez dator bat Lurralde Ganberako Berdintasun Batzordeko presidenteak berak (Alderdi Popularreko kidea) urriaren 9an mahaiak eta erakunde horretako bozeramaileek egindako bileran adierazi zituen argudioekin, izan ere, honek esan zuen batzorde hori dela "eztabaida eman beharko litzatekeen organoa" bozeramaileek goi-bilera egitearen aurka zeudela adierazi zutenean.

Ezagutu Gure Senatariak