Prentsa Aretoa
2024/12/03
EAJ-PNVk Balenciaga Ontziolaren inguruan jarrera argia hartu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari eta bere jarraipena ziurtatzeko irtenbidea
Luke Uribe-Etxebarriak deitoratu du Industria ministroak gaurko kontrol saioan bere galderari erantzuteari uko egin izana, eta gogorarazi dio ontzigintza enpresa industrial honek bizi duen arriskuaren aurrean "jarrera hartu beharra" duela
EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak deitoratu egin du Industria ministroak uko egin izana Astilleros Balenciagaren inguruan egin dion galderari erantzuteari. Jeltzaleak luzatutako galdera gaur arratsaldeko kontrol saioan egon ez den Carlos Cuerpo ministro ohiaren ministerioari dagokiola argudiatu du Gobernuak erantzunik ez emateko, enpresa zumaiarra berregituratzeko eta birfinantzatzeko planari uko egin dion Cofides sozietate estatala bere mende dagoelako. Ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, Jordi Hereuk "jarrera hartu beharra du" ontzigintza sektoreko industria enpresa delako arrisku larrian dagoena, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan. Hori dela eta, Espainiako Gobernuari Astilleros Balenciagaren inguruan jarrera argia hartzea eskatu dio, eta, batez ere, enpresaren jarraipena bermatuko duen irtenbidea eskatu du.
"Euskadin eta Europan ez gaude gaitasun industrialak galtzeko moduan, Espainiako Gobernuaren erabaki harrigarrien onodrioz", adierazi du senatariak Cofides Estatuko sozietateak Balentziaga ontziolaren berregituraketa- eta birfinantzaketa-plana atzera botatzeko erabakiari buruz. Ildo horretan, Uribe-Etxebarriak Draghi txostenak Europako lehiakortasunari buruz egindako ohartarazpen serioak gogorarazi ditu, baita Europan automobilaren edo siderurgiaren sektoreek bizi duten egoera larria ere, Txina bezalako lehiakideen aurrean, "beren industria masiboki diruz laguntzen baitute, askotan lehia desleiala eginez".
"Ezin dugu onartu Astilleros Balenciagari emandako partaidetza-mailegua Estatuari itzultzeko epeetan desadostasun soila arrazoi nahikoa izatea enpresa gipuzkoarra ixteko eta desagertzeko zorian uzteko", azpimarratu du Uribe-Etxebarriak. Gainera, senatari jeltzalearen ustez, "ulertezina da zer onura ekar ditzakeen enpresa bat ixteak etorkizuneko sektore batean, kualifikazio handikoa eta intentsitate industrial, teknologiko eta berritzaile handikoa". "Balentziaga ontziolak lan-karga nahikoa du itxiera saihesteko eta bere jarduerarekin jarraitzeko; behar duen gauza bakarra bere berregituraketa-planean zehazten diren finantzaketa-baldintza batzuk dira, modu harrigarrian Cofides estatu-erakundeak atzera bota dituenak", azpimarratu du senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2025/02/11
Senatua
2025/02/06
Senatua
2025/01/28
Senatua
2025/01/08
Senatua
2024/12/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08