Prentsa Aretoa
2024/12/05
Bide telematikoz lekukoen eta adituen deklarazioak behar bezala garatzeko bermeak aldarrikatu ditu Igotz Lópezek Bruselan
Europako Parlamentuan, EAJ-PNVko senatariak deklarazio-egilearen nortasuna baieztatzeko sistemak eskatu ditu, froga esku-sartzerik gabe egin dadila eta eska daitekeen konfidentzialtasuna berma dadila
Igotz Lópezek Europako Parlamentuan aldarrikatu du neurriak hartu behar direla bide telematikoz egiten diren lekukoen eta adituen adierazpenen garapen egokia bermatzeko. Bruselan egindako ‘Justizia on line: nazioen ikuspegitik ikasitako ikasgaiak’ Parlamentu arteko Batzordean, EAJ-PNVko senatariak ezinbestekotzat jo du sistema batzuk ezartzea deklaratzailearen nortasuna berresteko eta froga hori hirugarrenen esku-hartzerik eta esku-sartzerik gabe egin dadin “kutsatu ez daitezen; hala nola, lekukoen arteko kontaktuarekin, aurretiazko adierazpenak entzutearekin edota letradu defendatzailearekin hitz egin ahal izatearekin, nahiz eta berau bistan ez egon", aipatu du. Horretarako, besteak beste, adierazpen horiek eraikin publikoan eta funtzionario publiko baten aurrean egiteko aukera iradoki du, adierazpen horiek garatzeko baldintza egokiak ziurtatu ahal ditzan. Besteak beste, horrelako jardueretan eska daitekeen konfidentzialtasuna bermatuko duten neurriak bultzatzeko deia ere egin du Lópezek.
Senatari abertzaleak EAJ-PNVk prozedura honetan ikusten dituen beste defizit batzuk gehitu ditu: "Hizkuntza ez idatzia galtzen da, hizkuntzaren zati handi bat da eta garrantzitsua da berau mantentzea". Gabezia horiek eta beste batzuk, hala nola formaltasun faltaren aurrean justiziaren duintasuna galtzea, "herritarrek justiziarekiko konfiantza galtzea eragin dezakete", ohartarazi du jeltzaleak. Igotz Lópezek azpimarratu du, gainera, oso garrantzitsua dela horrelako proba bat modu telematikoan egiteko "inplikatutako aldeak ados egotea. Formak ez dezala funtsa kutsatu, aldeetako bati mesede eginez".
Nabarmenak...
Senatua
2025/02/11
Senatua
2025/02/06
Senatua
2025/01/28
Senatua
2025/01/08
Senatua
2024/12/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08