Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

2025/03/05

Energia garraiatzeko sareetan inbertsioak bizkortzeko eskatuko dio EAJ-PNVk Gobernuari, deskarbonizazio-helburuak betetzeko

Igotz Lópezek Trantsizio Ekologikorako ministroari galdetuko dio ea Exekutibo zentralaren erritmoa nahikoa den ala ez irizten dion industriaren eta mugikortasunaren behar berrietara egokitzeko ezinbestekoak diren azpiegituretan

rss Ezagutzera eman
Energia garraiatzeko sareetan inbertsioak bizkortzeko eskatuko dio EAJ-PNVk Gobernuari, deskarbonizazio-helburuak betetzeko

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, EAJ-PNVko Igotz López senatariak Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari galdetuko dio ea bere ustez energia garraiatzeko sareetan egiten ari den inbertsioen erritmoa nahikoa den industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko helburu atzeraezinei erantzuteko.

Gaur egun, estugunea sortzen da elektrizitate-garraioko sareetan, eta horrek, besteak beste, Euskadiko industria-sektoreari eragiten dio. Horrek agerian uzten du azpiegitura egokia behar dela deskarbonizazioan aurrera egiteko eta mugikortasun jasangarriaren eta industria-jardueren behar berrietara egokitzeko. Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde ere badenak goi-ganberan egindako aurreko agerraldi batean, senatari jeltzaleak adierazi zion, egungo inbertsio-erritmoarekin, 80 urte beharko zirela jardueraren deskarbonizazioari erantzuteko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak