Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/13

EAJ-PNVk Kanpo Osasuneko atzerapen handiak konpontzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari

Nerea Ahedok Osasun ministroari galdetuko dio zer neurri hartzen ari den sei hilabete arteko itxaronaldiak arintzeko herrialde exotikoetara bidaiatzeko beharrezkoak diren txertaketetarako

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Kanpo Osasuneko atzerapen handiak konpontzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Mónica García Osasun ministroari galdetuko dio zer neurri hartzen ari den Espainiako Gobernua Kanpo Osasuneko hitzorduetan ematen ari diren atzerapen handiak saihesteko.

Herrialde exotiko jakin batzuetara bidaiatzeko beharrezkoak diren txertaketak sei hilabete arteko itxaron-zerrendak izaten ari dira lurralde batzuetan, aldiro errepikatu ohi den arazoa izanik. Txerto horiek ematea Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren ardura da, Kanpo Osasuna baita, hain zuzen ere, Estatuaren osasun-eskumen esklusibo bakarra.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak