Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/18

Nerea Ahedok nazioarteko txertoetarako hitzorduetan atzerapenak murriztu ditzala eskatu dio Osasun ministroari

Mónica Garcíari esan dionez, atzerapen onartezinak daude Espainiako Gobernuaren eskumen baten, "gure gain hartzeko arazorik izango ez genukeena"

rss Ezagutzera eman
Nerea Ahedok nazioarteko txertoetarako hitzorduetan atzerapenak murriztu ditzala eskatu dio Osasun ministroari

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak zenbait herrialdetara bidaiatzeko txertoak hartzeko itxaronaldia murrizteko neurriak har ditzala eskatu dio Osasun ministroari. Gaur arratsaldeko kontrol saioan, Ahedok Mónica García ministroari adierazi dio Gipuzkoan hurbilen ematen ari diren hitzorduak sei hilabete barru direla, eta Bizkaian lau hilabetetan. "Zerbitzua forman ematen da, baina ez garaian; ez garaiz", ohartarazi du.

Izan ere, urtero errepikatzen den arazoa izanik, oraingoan oso goiz ematen ari da eta jende askoren bidaiak arriskuan jartzen ditu, turismorako, lanerako, ikasketetarako zein familia arrazoiengatik izan daitezkeenak. "Irudimentsuak izan beharko zarete: batzuetan plantilla handitu da, ez dakigu egingo den, noiz... Berandu goaz", ohartarazi du.

"Ez du balio interesa duten pertsonek aukeratu behar izatea ez bidaiatzea edo babesik gabe egitea", gaitzetsi du. Era berean, errefusatu egin du horretarako soluzioa autonomia-erkidegoetako Osasun Zerbitzuetara bideratzea denik, ez delako hauen eskumena. Txerto horiek ematea Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren ardura da, Kanpo Osasuna Estatuaren osasun-eskumen esklusiboa baita. "Estatuak Osasun arloan duen eskumen bakarra izanik, hobeto egiten saia liteke; bestela, ez dugu arazorik eskumen hori gure gain hartzeko" Euskadirentzat.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak