Prentsa Aretoa

2025/03/31

Senatuko Erregelamendua erreformatu eta hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko ekintza bateratua

PPk aurkeztutakoaren ordezko testu bat proposatzen da, euskararen, katalanaren eta galegoaren erabilera debekatzeak dakarren "eskubide-urraketa larria zuzentzeko", eta, aldi berean, "lurralde-ordezkaritzako ganberan ordezkari publikoen jardun normala eta osoa lortzeko"

rss Ezagutzera eman
Senatuko Erregelamendua erreformatu eta hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko ekintza bateratua

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk, Esquerra Republicanak, Euskal Herria Bilduk, Junts per Catalunyak, Bloque Nacionalista Galegok, Compromisek, Geroa Baik eta Eivissak eta Formenterak Senatuko Araudia erreformatzeko proposamen alternatibo bat erregistratu dute, euskararen, katalanaren, okzitanieraren (aranera, Vall d 'Aran) eta galegoaren erabilera osoa eta normalizatua bermatzeko. Senatuaren Erregelamenduaren 196. artikuluaren eta Espainiako Konstituzioaren 72.1. artikuluaren arabera aurkeztu da aldaketa.

Ganberan ordezkaritza duten espainieraz bestelako hizkuntzak dituzten lurraldeetako erakunde politikoak bat datoz "Senatuan erregelamendu-erreformak bultzatzeko beharrarekin, ordezkari publikoek beren parlamentu-lana Estatuko hizkuntza ofizial guztietan egiteko duten eskubidea behin betiko bermatzeko".

Alderdi Popularrak aurkeztutakoaren ordezko testu gisa proposatzen den Erregelamenduaren Erreformaren helburua Senatuan euskararen, katalanaren eta galegoaren erabilera debekatzeak dakarren "eskubide-urraketa larria zuzentzea" da, eta, aldi berean, "lurralde-ordezkaritzako Ganberan ordezkari publikoen jardun normala eta osoa lortzea", hizkuntza-aniztasunetik eratorritako aberastasuna sustatzearekin batera, baita erakundeek herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea ere.

Erreformak jasotzen dituen aldaketen artean, honako hau dago: "Senatariek osoko bilkuran, batzordeetan eta legebiltzarreko jarduera osoan, Senatuko organo funtzionaletan eta organo artezkari guztietan, eta ordezkaritza ofizialeko ekintzetan Konstituzioaren eta autonomia-estatutuaren arabera ofizialak diren edozein hizkuntzatan parte hartu ahal izango dute”.

Ildo beretik, "edozein senatarik eskubidea izango du Gobernua hizkuntza ofizialetako edozeinetan interpelatzeko, bai eta galderak egiteko ere –Ganberako Lehendakaritzari zuzendutako idazki baten bidez-, eta dagokien erantzuna jasotzeko galdera horiek egin diren hizkuntzan, jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan”.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak