Prentsa Aretoa
2025/04/08
Etxanok emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegi espezializatuetan genero-ikuspegiari buruzko prestakuntza ezinbestekoa dela helarazi dio Berdintasun ministroari
Ana Redondo ministroari esan dio beharrezkoa dela karrera judizial osoak derrigortasuna betetzea, "ez osagarri gisa, baizik eta egiturazko, zeharkako eta etengabeko betekizun gisa"
EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak Berdintasun ministroari adierazi dionez, "ezinbestekoa" da karrera judizial osoan genero-ikuspegiaren inguruko derrigorrezko prestakuntza gauzatzea, "ez osagarri gisa, baizik eta egiturazko, zeharkako eta etengabeko baldintza gisa". Gaur arratsaldeko kontrol saioan, Etxanok Ana Redondo ministroari gogorarazi dio epaile eta fiskalentzako eskakizun hori Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legean jasota dagoela, eta, horregatik, zalantzak dituela esan dio urritik aurrera Espainiako Gobernuak sexu-indarkeria kasuak Emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegietatik hartzeko iragarritako 53 lanpostu judizial berriek biktima horien arreta bermatuko ote duten.
Senatari jeltzaleak agerian utzi du Justiziak "premiaz eta modu eraginkorrean" integratu behar duela genero-ikuspegia bere egituretan, jardunbideetan eta ebazpenetan, Kataluniako Auzitegi Nagusiak berriki emandako absoluzio-epaiaren adibidea aipatuz. "Beharrezkoa da aztertzea sistema judizialak nola heltzen dien sexu-indarkeria kasuei, biktimei behar bezala entzun eta babestuko direla bermatzeko", adierazi du. Bere ustez, aipatutako epaiak "azterketa juridikoan genero-ikuspegiaren egiturazko gabezia kezkagarria" islatzen du. Ez da nahikoa tipo penalak aplikatzea: ulertu behar da sexu-indarkeria ez dela hutsune batean gertatzen, baizik eta egiturazko desberdintasun-testuinguru batean, biktimek nola kontatzen, bizirauten eta justizia bilatzen duten baldintzatzen duena ".
Etxanoren hitzetan, genero-ikuspegiak ez du esan nahi emakume batek emakume izateagatik esaten duena ontzat eman behar denik, "baina biktimei ere ezin zaie eskatu sistema judizialak berezkoa duen logika eta arrazionaltasun bat erabakiak hartzerakoan". Horregatik, estereotipo sexistak gainditzeko deia egin du, genero-ikuspegia aplikatzeko tresna eraginkor gisa. "Emakumeok ezin dugu alde batera utzi babes penala, baina honen muga larriak aitortu eta horiei heldu behar diegu botere publikoek, eta beren funtzionamendua hobetzeko onartutako legeak modu integralean garatu. Azken batean, sistema judizialak sexu-indarkeriako kasuei heltzeko duen modua hobetzea, biktimei behar bezala entzun eta babestuko direla bermatzeko ".
Nabarmenak...
Senatua
2025/04/16
Senatua
2025/04/09
Senatua
2025/04/03
Senatua
2025/03/31
Senatua
2025/03/25
Berri ikusiagoak...
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/08/29