Prentsa Aretoa
2025/04/09
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Euskadiren parte-hartzea babestu du Europar Batasuna eta CELACen arteko IV. Goi Bileran, azaroan
Luke Uribe-Etxebarria senatariak azpimarratu duenez, euskal erakundeen lehen presentzia izango litzateke bilera horretan, non EBk bazkide fidagarri gisa finkatzeko eta aldebiko harremanak sendotzeko aukera izango duen, Trumpen Administrazioak Latinoamerikarekin duen harremana birdefinitu ostean
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak onartu du –aho batez, Vox izan ezik- estatu azpiko gobernu-erakundeak, hala nola Euskadi, kontuan har daitezela eskatzea Europar Batasuna-CELAC hurrengo goi-bileraren Lan-Planean, bien arteko harremanak indartzeko eta garatzeko duten zeregin garrantzitsua kontuan hartuta. Goi-ganberak gaur egin duen osoko bilkuran, Luke Uribe-Etxebarriak nabarmendu du lehen aldia izango litzatekeela euskal erakundeek Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoarekin egingo duten goi-bileran parte hartuko luketena –Azaroan Kolombian egingo dena, laugarren edizioa izango da-.
Senatari jeltzaleak bere mozioaren defentsan adierazi duen bezala, Latinoamerikak EBrekin izan dituen harremanak lotura politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen historia partekatuak markatu ditu, zalantzarik gabe garrantzi globala duen elkartze estrategikoa ahalbidetuz, kontuan hartuta bien artean 1.000 milioi biztanletik gorako biztanleria osatzen dutela, munduko biztanleriaren %14 eta munduko BPGaren %21 ordezkatuz, eta, gainera, munduko sare komertzial handienetako bat partekatzen dutela.
"Trumpen Administrazioak gogortu egin du Latinoamerikako merkataritza- eta migrazio-politika. Egoera horretan, EBk bazkide fidagarri gisa sendotzeko aukera du, merkataritza-akordioak sustatuz, aldebiko harremanak indartuz eta eskualdean inbertsio-alternatiba egonkorrak eskainiz", argudiatu du Uribe-Etxebarriak. "Hitzordua baliatu behar da 2023an Bruselan eman ziren lorpenak sendotzeko, birerregioen arteko harremana sakonduz".
Jeltzaleen ekimenak eskatzen du goi-bileran Lan Plan pragmatiko, zehatz eta gauzagarri bat landu dadila, interes komuneko gaiak nabarmenduko dituena, gai hauei buruz: giza eskubideak eta askatasunak, demokrazia, subiranotasuna, multilateralismo inklusiboa, migrazioa, bakea, nazioarteko lankidetza, bidezko merkataritza, enpresa- eta finantza-lankidetza, justizia soziala eta lan-justizia, herritarren segurtasuna eta delinkuentzia antolatuaren aurkako borroka, klima-aldaketa, ozeanoen eta edateko eta osasun- uraren kudeaketa, osasuna larrialdien aurrean, genero-indarkeriaren aurkako borroka edo herri indigenen zuzenbidea.
Nabarmenak...
Senatua
2025/04/16
Senatua
2025/04/08
Senatua
2025/04/03
Senatua
2025/03/31
Senatua
2025/03/25
Berri ikusiagoak...
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/08/29