Prentsa Aretoa
2025/05/27
Igotz Lópezek ibilgailuentzako Europako ingurumen-etiketa bateratua bultzatzeko eskatu dio Gobernuari, Euskadi bezalako mugaz gaindiko lurraldeei kalterik ez egiteko
Barne ministroa premiatu du irizpide bidezkoago bat ezartzera, emisio errealen arabera eta ez matrikulazio dataren arabera
EAJ-PNVko Igotz López Torre senatariak Europa mailako ingurumen irizpideak eta ibilgailuentzako etiketak bateratzea bultza dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari. Gaur arratsaldeko kontrol-saioan, Lopezek mugaz gaindiko lurraldeetan, Euskadin kasu, etiketa bateraturik eta ingurumen-eremuei buruzko Erkidegoko araudi baliokiderik ez izateak eragiten dituen eragozpenak jakinarazi dizkio Barne ministroari. "Hego eta Ipar Euskal Herriko euskaldunek ingurumen-etiketa desberdinak izango genituzke, eta lan-arrazoiengatik, arrazoi sozialengatik edo arrazoi pertsonalengatik batetik bestera joaterakoan etiketa bana izan beharko genuke".
Gogoan izan behar da, laster Lapurdiko itsasertz osorako emisio baxuko gune bat ezartzea aurreikusten dela, A-63 errepidetik hasi eta kostalderaino, Ipar Euskal Herriaren bihotza osatzen duten 11 udalerri biltzen dituena; berau apirilaren 1etik martxan egon behar zuen, baina Frantziako Asanbladak geldiarazi egin du momentuz. "Traba hauekin, Europako zutabeetako bat oztopatzen da, pertsonen zirkulazio askea", gaineratu du.
Europako etiketatzeaz gain, senatari abertzaleak ingurumen-eranskailuen sistemaren berrikuspena amai dezala eskatu dio Grande-Marlaskari, emisio errealetara egokitzeko eta Europar Batasunaren jasangarritasun-helburuekin lerrokatzeko. Lópezek agerian utzi du "guztiz bidegabea" dela ibilgailuak matrikulazio-dataren arabera sailkatzea, ingurumen-inpaktuagatik sailkatu beharrean. Horrek egoera paradoxikoak ahalbidetzen ditu, hala nola kutsagarriagoa den ibilgailu bati emisio txikiko eremuetara igarotzea ahalbidetzea emisio gutxiagoko beste ibilgailu bati debekatzen zaion bitartean, soilik geroago matrikulatuta egoteagatik. "Ez da kutsadura murrizteko helburua lortzen, eta ez da bidezkoa; ez ibilgailuen jabeentzat, ez emisio txikiko eremuetan bizi diren eta jasaten dituzten pertsonentzat".
Nabarmenak...
Senatua
2025/10/21
Senatua
2025/10/08
Senatua
2025/10/07
Senatua
2025/10/02
Senatua
2025/10/01
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/03/19
Senatua
2024/12/18

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















