Prentsa Aretoa

2025/06/05

EAJ-PNVk betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa lan-merkatuaren beharretara egokitzeko beharra azpimarratuko dio Espainiako Gobernuari

Astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedok gogoraraziko du kanpoan uzten dituela egun enpresek eskatzen dituzten lanbideak, eta sartuz gero erraztu egingo litzatekeela profil espezifiko horiek dituzten migratzaileentzako lan-baimenak lortzea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa lan-merkatuaren beharretara egokitzeko beharra azpimarratuko dio Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak datorren asteartean galdetuko dio Espainiako Gobernuari betetzeko zailak diren lanbideen Katalogoak lan-merkatuaren beharrizanak asetzen dituela uste duen. Ordezkari jeltzaleak berriro esango du, iazko martxoan egin zuen bezala, zerrenda ez datorrela bat enpresek gaur egun gehien eskatzen dituzten lanbideekin eta kanpoan uzten dituela betetzeko zailak diren zenbait enplegu-eremu, horiek sartuz gero horretarako profil espezifikoak dituzten migratzaileentzako lan-baimenak lortzea erraztuko litzatekeela azpimarratuz. Ahedok urtarrilean Elma Saiz ministroak eman zion lehentasunezko izaera aldarrikatuko du, besteak beste, katalogo hori zabalduz.

Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak mozio bat defendatuko du -joan den maiatzaren 28ko osoko bilkuran egindako interpelazioaren ondorioz- Espainiako Gobernua premiatuz Europar Batasunaren 2028-2034 aldirako programa espaziala planifikatzera, industria-sektore espazialen, haren klusterren eta autonomia-erkidegoen parte hartzea ezinbestekoarekin, eta zenbait neurri zehatz planteatuz.

Ezagutu Gure Senatariak