Prentsa Aretoa

2025/06/10

Nerea Ahedok betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa zabaltzera premiatu du Elma Saiz ministroa

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio urte hasieran iragarritako lehentasunari berriro hel diezaiola, zerrenda lan-merkatuaren benetako beharretara egokitzera eta, horrela, atzerritarren kontratazioa erraztera

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak Elma Saiz ministroa premiatu du betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa zabaltzera, lan-merkatuaren benetako beharretara egokitzeko eta, horrela, atzerritarren inklusio hobea bilatzeko. Gaur arratsaldeko Gobernuaren kontrol-saioan, ordezkari jeltzaleak urte hasieran adierazitako irizpidea aldatu ote duen galdetu dio Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen arduradunari, katalogo hori zabaltzea ‘pertsonalki’ bere gain hartuko zuela ‘lehentasunezko gaitzat’ jo zuenean. "Argitaratutako azken katalogoan, 2025eko bigarren hiruhilekokoan, ez dugu ez aldaketarik ez gehikuntzarik ikusten. Dagoeneko ez da lehentasunezkoa?", galdetu dio.

Ahedok azpimarratu duenez, ministroak behin baino gehiagotan iragarri du beste prozedura bat egongo dela, "beraz, onartzen duzu egungoak ez duela funtzionatzen", ohartarazi du. "Gure irudipena, enpresaburu askorena eta migratzaileekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeena da katalogoa ez dela egokitzen lan-merkatuaren benetako beharretara", kanpoan utziz betetzeko zailak diren enplegu-eremu batzuk, eta, beraz, ez duela ahalbidetzen profil horiek bete ditzaketen atzerritarren gizarteratzea eta laneratzea erraztea, eta horrek eragotzi egiten die Estatuan aldi baterako bizitzea baimenduko lukeen sustraitzeari heltzea.

Ezagutu Gure Senatariak