Prentsa Aretoa

2025/06/11

EAJ-PNVk salatu du PPk "euskara zokoratzea eta gure Herria ikusezin bihurtzea" bilatzen duela

Euskal Taldeak Osoko Bilkura utzi du gaur, beste talde parlamentario batzuekin batera, Senatuko Araudiaren erreformari buruzko eztabaidan PPko ordezkaria hizkuntzen erabilerari buruz egiten ari zen hitzaldi beligerantea gaitzesteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Estefanía Beltrán de Herediak Alderdi Popularrak "euskara zokoratzeko eta gure Herria ikusezin bihurtzeko" duen asmoa salatu du. Euskal Talde Parlamentarioko ordezkariak Senatuko Osoko Bilkuratik irten egin dira gaur goizean, PPko ordezkaria hizkuntza ofizialen erabileraren aurka egiten ari zen hitzaldi beligerantea gaitzesteko. "Diktadurak euskara jazarri zuen. Eta orain, demokrazia betean, eskuinaren ahotsak berpizten ari dira, zentraltasuna aldarrikatuz, gu zokoratzen saiatzen ari direnak", deitoratu du jeltzaleen bozeramaileak.

Alderdi jeltzaleak hemizikloa utzi du, Senatuko Araudia erreformatzeko PPk aurkeztutako proposamenari beste testu alternatibo bat aurkeztu duten alderdietako gainerako ordezkariekin batera. Beltran de Herediaren hitzetan, popularren proposamenaren helburu bakarra Senatua beraien beharretara egokitzea da, beraien larrialdi politikoei erantzun eta Gobernu zentralari kontrabotere gisa jarduteko. "Bi ganberako sistema simetriko baterantz igarotzen saiatzen dira, Konstituzioa bera ere gaindituz, Senatuak azken hitza izango lukeena legegintza-prozesuan, Gobernuaren ekintza blokeatu ahal izango lukeena, baita Kongresuaren gaineko fiskalizazio-ahalmena eman ere".

EAJ-PNVko bozeramaileak eskuinaren estrategia salatu du "Estatu kolorebakar, uniforme, kulturbakar eta elebakarra blindatzeko” ahaleginean. Beltran de Herediak gogorarazi du euskarak diktaduran jasan zuen jazarpena, eta gaineratu du Estatu plurinazional eta eleaniztunaren egungo ukazioa "Espainiako Estatuaren kontzepzio ideologiko zentralizatzaile eta uniformizatzaile baten ondorio" dela: "Estatu bat, errealitate nazional bat, hizkuntza bat", salatu du. "Hizkuntzak kulturaren, historia indibidual eta kolektiboaren eta Herri baten nortasunaren adierazpena dira. Hizkuntza ikusezin egiten saiatzea Herri bat ikusezin bihurtu nahi izatearen adierazpenik argiena da, baina hemen gaude, ahotsa eskatzen gure hizkuntzentzat, euskararentzat, justizia kontua delako, kultur aniztasuna eta Herri bakoitzaren historia errespetatzea delako".

Ezagutu Gure Senatariak