Prentsa Aretoa
2025/09/04
EAJ-PNVk Iberoamerikako XXX. Goi-bileran Euskadiren parte-hartzea bermatzeko zein pauso eman dituen galdetuko dio Kanpo Gaietarako ministroari
Astearteko kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak José Manuel Albarresi gogoraraziko dio Senatuak urrian eskatu ziola Gobernuari autonomia erkidegoak 2026an Madrilen egingo den hitzordua prestatzeko lanetan sartzeko
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Luke Uribe-Etxebarria. Euskadiren parte hartzea Iberoamerikako XXX Goi Bileran
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2025/09/04
Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak datorren asteartean galdetuko dio Kanpo Gaietarako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari zer pauso eman dituen autonomia-erkidegoen partaidetza bermatzeko 2026aren amaieran Madrilen egingo den Iberoamerikako XXX. Goi Bileraren prestaketa lanetan eta parte hartzean.
Euskal Talde Parlamentarioak proposatuta, urrian Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Batzordeak onartu zuen Espainiako Gobernuari eskatzea Euskadi eta gainerako autonomia-erkidegoak estu sar zitezela goi-bilera prestatzeko lanetan eta bertako foroetan parte hartuko zutela ziurtatzea. Orduan, Uribe-Etxebarriak nabarmendu zuen Euskadi eta Latinoamerika lotzen dituzten harreman politiko, ekonomiko, komertzial eta kulturalek euskal erakundeen parte-hartzea justifikatzen dutela.
Nabarmenak...
Senatua
2025/11/18
Senatua
2025/11/13
Senatua
2025/11/11
Senatua
2025/11/05
Senatua
2025/11/04
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2024/11/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















