Prentsa Aretoa
2025/09/16
Nerea Ahedok Espainiako Gobernuari deitoratu dio asiloa eskatzeko izapidea "behar bezain arina ez izatean babesgabetasun-egoeak eragin ditzakeela, pertsona asko kalean bizitzera behartuz"
Senatari jeltzaleak kritikatu egin du polizia bulegoetan izapideak hasteko "hitzordu gutxi ematea" eta espedienteak "balioesteko eta bideratzeko prozesuen moteltasuna" salatu du

"Euskadin azken hilabeteetan pertsona asko ikusi ditugu, batez ere Malitik etorritakoak, beren izapideak hasteko orduan gure lurraldea aukeratu dutenak. Seguruenik, iparraldeko muga delako edo poliziaren zerbitzu batzuetan hitzordu gehiago eskuragarri daudelako. Hala ere, izapidea ez da oso arina eta babesgabetasun egoerak eragin ditzake, pertsona asko kalean bizitzera behartuz", deitoratu du Nerea Ahedok Senatuan gaur egin den kontroleko saioan. Hitza hartzeko izan duen tartean, senatari jeltzaleak Barne ministroari gaitzetsi dio izapideak hasteko "behar besteko hitzordu ez ematea", bai eta "espedienteak baloratzeko eta bideratzeko moteltasuna".
Era berean, Ahedok lurraldeen arteko irizpide homogeneorik eza eta banaketaren kudeaketa txarra txarretsi ditu, asiloa eskatzen duten pertsonak "izapide arinagoak eskaintzen diren tokietara bultzatuz" eta, ondorioz, "kolapsatuta amaitzen duten eremu jakin batzuetan kontzentratuz. Hau da, toki batzuetan atzeratu egiten den hori kudeaketa eraginkorragoa egiten duten lurraldeen lepoan jartzen da.
Barne ministroak bere aldetik ziurtatu du hobekuntza batzuk egin direla kudeaketa horiek egiteko hitzorduekin ematen diren atzerapenak konpontzeko, baina kudeaketen erantzukizuna Gobernuko hainbat sailen artean banatzen da. Hori dela eta, Ahedok zalantzan jarri du ministerioen arteko koordinazio eta komunikazio falta: "Ematen du bost gobernu daudela eta bakoitza bere negoziatuarekin dabilela".
Nabarmenak...
Senatua
2025/10/02
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/09/30
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/02/12
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/03/19