Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/09/25

Luke Uribe-Etxebarriak onartezintzat jo du Israelek Eurovision erabiltzea bere gerra genozida zuritzeko, eta RTVEri eskatu dio bertan parte har ez dezan exijitzeko

EAJ-PNVko senatariak errefusatu egin du giza eskubideak larriki urratzen dituzten herrialdeetako edo gobernuetako ordezkarien parte-hartzea normalizatzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk RTVE Korporazioaren Administrazio Kontseiluko presidenteari eskatu dio Israelek 2026ko Eurovisionen edizioan parte ez hartzea exijitu dezala eta, bestela, RTVEk berak ez dezala lehiaketan parte hartu. Luke Uribe-Etxebarria senatariak esan duenez, "ezin dugu onartu Eurovision bezalako ekitaldi kultural eta musikal baten balioak erabili edo manipulatu ditzala herri palestinarraren aurkako gerra genozida zuritzeko eta ezer gertatuko ez balitz bezala egiteko".

RTVEren Kontrol Parlamentariorako Batzorde Mistoan, Uribe-Etxebarriak Euskal Taldearen erabateko babesa helarazi dio Jose Pablo Lopezi Korporazioaren Administrazio Kontseiluak joan den astean onartutako eskaeren aurrean, eta bide hori emateko beharrezko neurriak hartzera animatu du. "Kultura- eta kirol-ekitaldiak pertsonen eta herrien arteko errespetura, bizikidetzara, balioak bateratzera eta aniztasuna errespetatzera eta aitortzera bideratutako balioen gordailu dira, eta alderdi horiek guztiz bateraezinak dira inposaketarekin, indarkeriarekin, gerrarekin edo giza duintasuna eta giza eskubideak urratzearekin. Ez da onargarria giza eskubideak larriki urratzen dituzten herrialdeetako edo gobernuetako ordezkariek mota horretako ekitaldietan normaltasunez parte hartzea".

Ezagutu Gure Senatariak