Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/09/25

EAJ-PNVk elikagaien bankuek erosten duten premiazko elikagaietarako BEZaren salbuespenari buruz galdetuko dio Ogasun ministroari

Astearteko kontrol saioan, María Dolores Etxanok María Jesús Monterori gogoraraziko dio elikagaien galeren eta alferrik galtzearen prebentziorako Legeak adierazten duela Gobernuak mekanismoa ezarri behar duela dohaintza gisa egindako entrega guztiei %0ko tasa berehala aplikatzeko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk elikagaien bankuek erosten duten premiazko elikagaietarako BEZaren salbuespenari buruz galdetuko dio Ogasun ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren asteartean, EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak galdetuko dio Ogasun ministroari zer pauso emango dituen elikagaien galeren prebentzioari buruzko apirilaren 1eko 1/2025 Legearen hamazazpigarren azken xedapenean jasotakoa betetzeko. Aipatutako xedapen horrek dohaintzetarako erabiliko diren elikagaiei eta ondasunei aplikatu beharreko araubide fiskala aipatzen du, eta bertan adierazten du Gobernuak, ahalik eta denbora laburrenean, mekanismoa ezarriko duela %0ko tasa berehala aplikatzeko Elikagai Bankuek elikagaiak edo lehen beharrizaneko gaiak erosteko dohaintza gisa egindako ondasun-emate guztiei, espezietan edo dirutan.

Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroari interpelatuko dio zer jarrera duen Europako siderurgia-sektorea defendatzeko Europako Batzordean hartu beharko liratekeen babes-neurri eta tresna komertzialei buruz.

Ezagutu Gure Senatariak