Prentsa Aretoa
2025/10/01
EAJ-PNVk aukera gisa ikusten du Donald Trumpen proposamena Israelgo gerra genozidari amaiera emateko, nahiz eta jakitun izan dituen ahuleziez
Luke Uribe-Etxebarriaren esanetan, "bitxia eta mesfidagarria da" bera egiterakoan Palestinako Aginte Nazionalak parte ez hartzea, eta bai, ordea, Israelgo Gobernuak
"Gerraren amaiera ekar lezakeen edozein proposamen aukera gisa eta nolabaiteko itxaropenez hartu beharko litzateke". Modu horretan adierazi du Luke Uribe-Etxebarria senatariak EAJ-PNVk Donald Trumpen proposamenaren inguruan duen posizioa Israelek herri palestinarraren aurka egiten duen gerra genozidari amaiera emateko, herrialde eta nazioarteko erakunde ugarik, NBEk edo Europar Batasunak kasu, aintzat hartu duten bezala.
Hala ere, Uribe-Etxebarriak proposamenaren ahuleziez jakitun dela aitortu du Senatuko osoko bilkuran. "Hamas erakunde terroristari egindako ultimatuma dirudi, ezinbesteko elementu guztiak dituen benetako bake-plan bat baino; ez dugu ezer ezagutzen proposamenaren 20 puntuak ezartzeko metodologiari buruz, eperik eta bermerik ere ez baitu jasotzen", hasi du. Halaber, Palestinako Aginte Nazionalak parte hartu ez izana deitoratu du, bai, ordea, Israelgo Gobernuarena. "Bitxia eta mesfidagarria da", adierazi du. "Palestinarrak eta haien legezko ordezkariak negoziazioetatik eta akordioetatik baztertuak izan dira, eta Israel, bitxia bada ere, mesfidantza handiak planteatzen ari da duela bi egun negoziatu eta bermatu duen testuari buruz".
Gazari buruzko Talde Sozialistaren mozio baten inguruko eztabaidan, senatari jeltzaleak agerian utzi du 80 urteko gatazkan, israeldarrak ez direla bakean bizi izan agindutako lurraldean, eta arabiarrek ez dutela israeldarrak lurraldetik kanporatzea lortu; jarrera muturrekoenak beti nagusitu, berrelikatu eta edozein irtenbide mota eragotzi duten estatusean kokatuta. "Israeldarren eta palestinarren artean ez badago elkarrekiko errekonozimendurik eta errespeturik; ez badute onartzen batak eta besteak bakean eta segurtasunean, bizikidetzan eta lankidetzan existitzeko duten eskubidea, bakea ez da inoiz lortuko", hausnartu du.
Nabarmenak...
Senatua
2025/10/02
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/09/30
Senatua
2025/09/25
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/02/12
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/03/19