Prentsa Aretoa
2025/10/02
EAJ-PNVk Loiuko aireportua handitzeak zer eragin izango duen bere funtzionamenduan eta inguruko udalerrietan galdetuko dio Puente ministroari
Astearteko kontrol saioan, Igotz Lopezek erabiltzaileengan eta, batez ere, inguruko bizilagunengan izango duen eraginari buruzko xehetasunak eskatuko ditu

Ahozko galdera osoko bilkuran. Igotz López. Loiuko aireportua handitzearen eragina
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2025/10/02Mozioa. Luke Uribe-Etxebarria. Europako sektore siderurgikoa babesteko neurri komertzialak
MOCIóN CONSECUENCIA DE INTERPELACIóN - 2025/10/02
EAJ-PNVko Igotz López senatariak Loiu-Bilboko aireportua handitzeak bere funtzionamenduari eta inguruko udalerriei nola eragingo dien galdetuko dio datorren astearteko kontrol saioan Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari. AENAk, Estatuko aireportu-kudeatzaileak, Bizkaiko aireportuko terminala handituko duela iragarri ondoren, 2027tik 2031ra bitartean gauzatuko den inbertsio-plan baten barruan, ordezkari jeltzaleak Oscar Puente ministroari jarduketa horrek aireportuko erabiltzaileengan eta, batez ere, inguruko udalerrietako bizilagunengan izango duen eragina zehazteko eskatuko dio.
Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak aste honetako osoko bilkuran Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroari aurkeztutako interpelazioaren ondoriozko mozioa defendatuko du. Bertan, Europako siderurgiaren sektorea defendatzeko Europako Batzordean hartu beharko liratekeen zenbait babes neurri eta tresna komertzial onartzea proposatzen du.
Nabarmenak...
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/10/01
Senatua
2025/09/30
Senatua
2025/09/25
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/02/12
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/03/19