Prentsa Aretoa

2025/11/13

EAJ-PNVk Torres ministroari galdetuko dio ea bateragarri ikusten duen Sekretu Ofizialen Legea Memoria Demokratikoaren defentsarekin

Astearteko kontrol saioan, Estefanía Beltrán de Herediak Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko arduradunari zuzenduko dio bere galdera

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Torres ministroari galdetuko dio ea bateragarri ikusten duen Sekretu Ofizialen Legea Memoria Demokratikoaren defentsarekin

ARGAZKIA JAITSI

Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari galdetuko dio ea bateragarri ikusten duen indarrean dagoen Sekretu Ofizialen Legea Memoria Demokratikoaren defentsarekin. Euskal Talde Parlamentarioak sarritan eskatu dio Espainiako Gobernuari lege frankista hori alda dezala, dokumentu askoren desklasifikazioa oztopatzen baitu, estandar demokratikoetara egokitu dadin, informazioa eskuratzeko eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren helburuetan aurrera egiteko aukera emanez.

Bestalde, Nerea Ahedo senatariak mozio bat defendatuko du Espainiako Gobernuari  eskatzeko, Errotze Soziolaboralaren esparruan, lan-eskaintza bat aurkezten duten migratzaileei eskaera prozedurak arindu ditzan eta aldi baterako lan-baimenak eman diezazkien. Lan-eskaintzak jasotzen dituzten migratzaileek maiz ikusten dute eskaintzak bertan behera geratzen direla, kontrataziorako ezinbestekoa den lan-baimena lortzeko administrazio-prozesua 2 eta 6 hilabete artean luza daitekeelako, eta berehala lanean has daitezen behar duten enpresek ezin dutelako itxaron.

Ezagutu Gure Senatariak