Prentsa Aretoa
2025/11/19
Nerea Ahedok errotze soziolaboralaren esparruan lan eskaintza duten migratzaileei prozedurak bizkortzea eta aldi baterako lan baimenak ematea eskatu du
Bere iritziz "‘win-win‘ izango litzateke; guztiok irabazten dugu: enpresak, behar dituen lanpostuak betetzeaz, eta migratzaileak, bere egoera erregularizatuz"
Nerea Ahedo senatariak Espainiako Gobernuari eskatu dio prozedurak bizkortzeko eta lan-eskaintza bat aurkezten duten migratzaileei aldi baterako lan-baimenak ematea ahalbidetzeko, Errotze Soziolaboralaren irudiaren esparruan. EAJ-PNVren mozio baten defentsan, senatariak azaldu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamendua aldatzen duen Dekretuak aukera ematen diela Estatuan gutxienez bi urte daramatzaten pertsonei aldi baterako bizileku-baimena eskuratzeko, eta horrek lanerako gaitasuna ematen die baldintza jakin batzuetan lan-eskaintza bat jasotzen badute. Hala ere, "bi eta sei hilabete artean behar dira baimen hori jasotzeko", pertsonak lan-kontratua jasotzen duenean hasten den prozesu administratibo batean, eta, horren ondorioz, askotan eskaintza bertan behera geratzen da enpresak berehala lanean hasteko eskatzen duenean.
"Pertsona batek lan egin nahi du eta enpresa batek langile bat behar du; horraino dena ondo, baina lan egiteko gaitasun egokiak dituzten migratzaileen eta lanpostu bat betetzeko beharra duen enpresa baten arteko sinbiosi hori eten egiten du izapide administratiboak", azaldu du Ahedok. "Beharrezkoa da laneratze azkarra eta arina lortzea. ‘Win-win’ da; hemen denok irabazten dugu: enpresa, behar dituen lanpostuak betetzen dituelako, eta pertsona migratzaileak, bere egoera erregularizatzen duelako, honenbestez gerora sortutako irregulartasun bat, ahultasuna, ezkutuko ekonomia eta, gainera, gizarteratzeko aukerak handituz", argudiatu du.
Senatari abertzaleak azaldu duenez, prozedurak arintzea baliabide teknikoak eta giza baliabideak handituz eta burokrazia murriztuz egin liteke; aldi baterako lan-baimenak, berriz, lan-eskaintza bat aurkezten dutenei lotuta egongo lirateke administrazio-espedientearen ondorengo ebazpenarekin, eta "aukera emango lukete, behin espedientea irekita, pertsona berehala enplegua eskuratzeko". Nerea Ahedok gogorarazi duenez, gaur egun aldi baterako baimenak eta lan-merkatuan sartzeko aukera ematen duten hainbat figura daude beste kolektibo batzuen kasuan eskaera egiten den bitartean, eta, beraz, "litekeena da errotze soziolaboralaren kasuan ere kontuan hartzea".
Nabarmenak...
Senatua
2025/12/16
Senatua
2025/12/12
Senatua
2025/12/02
Senatua
2025/11/28
Senatua
2025/11/27
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















