Prentsa Aretoa
2025/12/16
Nerea Ahedok familia ugarien behar espezifikoei erantzungo dieten formulak bilatzera premiatu du Bustinduy ministroa
Ordezkari jeltzaleak kaltetutako pertsonek etorkizuneko Familien Legeari "itxaron behar izatea" gaitzetsi du, lege horren izapidea "luze joko duela” dirudienean
EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak "familia ugarien beharrei erantzuteko beharrezkoak diren formulak eta mekanismoak bizkortzeko" eskatu dio Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendako ministroari. Gobernuaren kontrolerako gaurko saioan, ordezkari jeltzaleak Pablo Bustinduy ministroari jakinarazi dio beharrezkoa dela horien egungo kategorizazioa aldatzea, ez baititu zenbait egoera aurreikusten, familien elkarteek jakinarazi dutenez.
"Administrazioak neurri zuzentzaileak artikulatu behar ditu, desabantailan gera ez daitezen", eskatu du senatari jeltzaleak, eta gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak neurri garrantzitsuak onartzen jarraitzen duela arlo horretan, hala nola, duela gutxi guraso bakarreko familiei buruzko dekretua, akreditazioa arautzen duena, legez aitortuz eta babes-neurriak hartzeko aukera emanez. Hala ere, "zoritxarrez, Gobernu zentralaren menpe jarraitzen duten gai jakin batzuk daude", familien elkarteen aldarrikapenekin bezala.
Ahedo kaltetutako pertsonek etorkizuneko Familien Legea onartu arte "itxaron behar” izatearen aurka agertu da, izan ere, 2003ko Familia Ugarien Lege "zaharkitua" eguneratzea aurreikusten duen lege horren izapidetzea "luze doala dirudi". Hala, bere aldarrikapen batzuk aipatu ditu, hala nola "familia ugariaren" kontzeptuari eustea, hazteko laguntza-premia handiagoak dituzten beste kasu batzuetatik bereizita, edo neurri zehatzagoak, hala nola lau seme-alaba dituzten familiak kategoria berezi batera igarotzea; seme-alaben mendekotasun ekonomikorako LGSra itzultzea, eta ez 2023tik izoztuta dagoen IPREMera; eta, zaintza eta jagoletza partekatua duten guraso bananduen kasuan, biek aldi berean errekonozimendu titulua izatea, banandu gabeko bikoteekiko eskubideak galdu gabe.
Nabarmenak...
Senatua
2026/02/03
Senatua
2026/01/29
Senatua
2026/01/28
Senatua
2025/12/12
Senatua
2025/12/02
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















