Prentsa Aretoa

2026/01/29

Igotz Lopezek trenbide-azpiegituretan inbertsio gehiago egiteko eskatu dio Puente ministroari, garraio publiko "segurua, puntuala eta kalitatezkoa" lortzeko

"Dirulaguntzek une jakin batean eman ditzaketen botoak ematen ez duten arren, istripuak eta heriotzak saihesten dituzte", adierazi dio senatari abertzaleak Garraio arduradunak Goi Ganberan egindako agerraldian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Igotz Lopez EAJ-PNVko senatariak Oscar Puente ministroari eskatu dio bere inbertsioak tren-azpiegituretan zentratzeko, garraio publiko "segurua, puntuala eta kalitatezkoa" eskaintzeko. Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak Senatuan egindako agerraldian, Adamuzen eta Gelidan gertatu berri diren tren-istripuen berri emateko, jeltzaleen bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernuak "obsesioa" duela garraio publikorako txartelentzako dirulaguntzetan, eta ohartarazi dio "badakigun arren azpiegituretan eta horien mantentze-lanetan inbertitzeak ez dituela ematen une jakin batean dirulaguntzek eman ditzaketen botoak, gertatu diren istripuak eta heriotzak saihesten ditu".

Aipatu istripuei dagokienez, Garraioetako arduradunaren agerraldia eragin dutenak Alderdi Popularrak eskatuta, Lópezek eskatu du aztertzen ari den ikerketa-batzordeari, CIAFi, lan egiten uzteko, harik eta haien kausei buruzko behin betiko ondorioak eta berriro gerta ez daitezen eman beharreko bitartekoak azaldu arte. Aldi berean, "argitasuna eta gardentasuna" eskatu dizkie Ministerioari eta haren mendeko erakundeei, eta Puente ministroari, bestalde, "kudeaketan zentratzeko, eta ez lokatzetan", eta salatu du "erantzukizuna duten pertsonen usteek edo adierazpenek ez dietela biktimei laguntzen, ezta kausak argitzen ere".

Bere hitzaldian, EAJ-PNVko ordezkariak ohartarazi du errailetatik ateratzen diren trenen kopuruak gora egin duela pixkanaka, "urte askotan pilatzen ari den mantenimendu eta birjarpen faltagatik; legealdi honetatik harago", zehaztu du. "Gero eta gehiago erabiltzen diren eta gero eta astunagoak diren trenbideetan behar beste inbertitu ez izanak joera honetara eraman duela ematen du, zuzentzen ez den joera".

 

Ezagutu Gure Senatariak