Prentsa Aretoa
2026/02/25
EAJ-PNVk Senatuan eskatu du Espainiako Gobernuak onar dezala Estatuaren erantzukizun zuzena 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako krimenetan
Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea eta gertakariei dagokien dokumentazioa desklasifikatzea ere eskatuko du sarraskiaren 50. urteurrenean egingo den osoko bilkuran defendatuko duen mozio baten bidez
Mozioa. Estefanía Beltrán de Heredia. 1976ko martxoaren 3ko krimenetan Estatuaren erantzukizun zuzena aitortzea
MOCIóN - MOZIOA - 2026/02/25
Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Senatura eraman du Espainiako Gobernuari egindako erreklamazioa, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako krimenetan Estatuak izan zuen "erantzukizun zuzena" aitor dezan. Gaur goizean, EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du, datorren asteko osoko bilkuran defendatuko duena. Bertan, Polizia Armatuaren eraginez bost langileren heriotza eta ehunka pertsona zaurituta utzi zituen sarraskia gaitzesteaz gain, Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea eta aipatutako gertakariei dagokien dokumentazio guztia desklasifikatzea eskatuko du, "egia memoria demokratikoaren, duintasunaren eta biktimen ordainaren betebehar gisa ezagutzeko".
Mozioa Estefanía Beltrán de Heredia bozeramaile abertzaleak azalduko du goi ganberako hemizikloan. Erregistratutako ekimenean gogora ekarri duenez, urratsak eman badira ere, biktimen aitortzan eta Asisko San Frantzisko elizan Memoriala sortzean, Gobernuak Memoria Demokratikorako leku izendatu berri duena, "halere, ez da esplizituki aitortu Estatuak gertakarietan izan zuen erantzukizuna, eta gertatutakoari buruzko egia osoa jakitea falta da; informazio hori Sekretu Ofizialen Legearen giltzapean dago. Eta egiarik gabe ez dago justiziarik, ezta erreparaziorik ere". Beltran de Herediak Pedro Sanchez presidenteak aste honetan iragarritako 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpearekin lotutako dokumentuen desklasifikazioari erreparatu dio, Gobernu zentralaren irizpide desberdintasuna aipatuz. "Lege bera, aplikazio desberdina", ohartarazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2026/02/26
Senatua
2026/02/26
Senatua
2026/02/19
Senatua
2026/02/17
Senatua
2026/02/13
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2024/12/04
Senatua
2025/02/11

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















