Prentsa Aretoa
2026/02/26
Senatuko Mahaiak Fragaren bustoa kentzeari uko egin izana deitoratu du EAJ-PNVk
Euskal Taldeak "harridura baino haserre gehiago" adierazi du erabakiarekin, eta berretsi du irudiaren presentzia “iraingarria” Goi Ganberan bateraezina dela Memoria Demokratikoaren Legearekin
Senatuko Mahaiak errefusatu egin du Manuel Fragaren bustoa Senatuko egoitzetatik kentzea
DOKUMENTOAK - 2026/02/26
"Senatuko Mahaiak, 2026ko otsailaren 24an egindako bileran, Senatuan dagoen Manuel Fraga Iribarne senatari ohiaren bustoa kentzeko hainbat alderdi politikotako senatariek egindako eskaerari jaramonik ez egitea erabaki du". Idatzi labur honekin, PPko lau ordezkarik eta PSOEko hiruk osatzen duten resolverGobernu Organoko zazpi kideen arrazoibidea eta botoaren zentzua zehaztu gabe, Mahaiak otsailaren 19an Goi Ganberan ordezkaritza duten hamar alderdik, artean EAJ-PNVk, aurkeztutako eskaera ebatzi du.
Euskal Talde Parlamentarioak deitoratu egin du erabakia, eta "harridura baino haserre gehiago" adierazi du, uko egin zaiolako aurretik ere atzera botatako eskaera honi; azkenekoz, 2023ko apirilean, PPren eta PSOEren botoekin, eta EAJ-PNVren ordezkari zen Imanol Landaren aldeko boto bakarrarekin. EAJ-PNVk berriz ere azpimarratu du Memoria Demokratikoaren Legearekin bateraezina dela ministro frankista eta 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia gertatu zenean ordena publikoko indarren arduradun nagusia zenaren irudiaren presentzia "iraingarria", hain zuzen ere, Legea onartu zen Ganberaren ondoan, leku nabarmen batean.
Nabarmenak...
Senatua
2026/02/26
Senatua
2026/02/25
Senatua
2026/02/19
Senatua
2026/02/17
Senatua
2026/02/13
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2024/12/04
Senatua
2025/02/11

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















