Prentsa Aretoa
2004/11/03
EAJk GOBERNUARI SESTAKO ONTZIOLARI BURUZ GALDETU DIO
Javier Maqueda, Eusko Senatariak Legebiltzar taldeko kideak, Gobernu zentralari Sestaoko ontziolaren itsasontzi eskaerak bultzatu al izateko zer nolako planak dituen galdetu berri dio.
Javier Maqueda, Eusko Senatariak Legebiltzar taldeko kideak, Gobernu zentralari Sestaoko ontziolaren itsasontzi eskaerak bultzatu al izateko zer nolako planak dituen galdetu berri dio.
Senatari jeltzalearen aburuz “espainiar estatuan 2003 urtean itsasontzien kontratazioa %23an jaitsi zen. Mundu mailan, aldiz, %86an hazi zen. Beraz, argi dago, IZAR eta Sestao ontziolaren krisia ez dela eskaera arazo batean oinarritzen.”
“Jakin badakigu –gainezarri du Maquedak- beti ere borondate politiko garbi bat egon ezkero, Sestaoko Ontziolaren etorkizuna itxaropentsu agertu dela espainiar estatuko ontzigintza-eskolak egin dituen zenbait ikerketetan.”
Ordezkari nazionalistaren esanetan “SEPIk, Sestaoko ontziola ez pribatizatzeko nahia eduki beharko luke, nahiz eta Espainiar Gobernuak, duela gutxi adierazitakoaren arabera, Sestaoko ontziola zibil gisa ikusten duen.”
Javier Maquedak amaitzeko “gu iritzi horretakoak ez garela eta kutxak ere bestelako iritzia daukatela” gainezarri du. “Zuek proiektu honetan barneratu nahi izan dituzuen sindikatuak, enpresa batzordeak eta ontziolak dituzten herrietako alkateak ere ez dira zuen iritzi berekoak. Bakarrik gelditu zarete. Hori dela eta, Gobernuari pribatizazio plan honen atzera-egite deia egiten diogu.”
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19