Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/11/03

ETAko HISTORIKOEK SINATUTAKO GUTUNAK ZABALDU DUEN BIDEARI EKIN DIEZAIOTELA ESKATU DIO ANASAGASTIK BATASUNARI

Kartzelaratutako 6 ETA kide historikok ETAren zuzendaritzari bidalitako gutunarekin bat egitea eskatu dio Iñaki Anasagasti EAJren senatariak, Batasunari. Gutunean borroka armatuari amaiera ematea eskatzen da.

rss Ezagutzera eman

Kartzelaratutako 6 ETAkide historikok ETAren zuzendaritzari bidalitako gutunarekin bat egitea eskatu dio Iñaki Anasagasti EAJren senatariak, Batasunari. Gutunean borroka armatuari amaiera ematea eskatzen da.



Anasagastiren esanetan “osagai funtsezko bat dago oraindik ulertzen ez duguna, hots, zergatik Batasunak ez duen -gutun honek egiten duen legez -borroka armatuaren amaiera eskatzen. Batasunak eskakizun hori egingo balu, arazoa konponduta egongo litzateke. Batasunak esateko asko dauka.”



Anasagastiren aburuz gutun hau “albiste ezin hobea da; izan ere, gutuna sinatu zutenei ere borroka armatuarekin buka zezatela eskatu zitzaien”. EAJren senatariak “azken hauek, beste batzuek izan zuten baino zorte hobeagoa izatea” espero du.



Honez gain, Iñaki Anasagastik euskal gizarteak aspalditik aldarrikatzen ari den eskakizunari kasu egitea galdatu du, hau da, bortxakeriari amaiera ematea. “ETAk proposatzen duena, izugarrikeri eta zentzugabekeria da. Ea gai honetan eskarmentua eta boterea daukaten pertsonek, 2004 urtea bortxakeri gabe amai dezagun lortzen duten”.



ETAren zuzendaritzak ETAko historikoek bidalitako gutunari kasu egiteari buruz galdetzerakoan “ETAren mundua, mundu itxia” dela eta “presioak jasotzea ez zaiola gustatzen” adierazi du. Hala ere “hauek guztiak, bidean arrastoa lagatzen duten harriak direla” esanez amaitu du Iñaki Anasagastik.

Ezagutu Gure Senatariak