Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/11/09

ANASAGASTIREN ESANETAN ZAPATEROK IBARRETXEREKIN HITZARTUTAKOA BETE ARTE, EAJk EZ DITU ESTATUAREN AURREKONTUAK EZTABAIDATUKO

Iñaki Anasagasti EAJren senatariak Radio Euskadirako elkarrizketan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin hitzartutakoa bete arte, EAJk ez duela Estatuaren aurrekonturik eztabaidatuko adierazi berri du. “Gu koherentziaz jokatzen dugu eta ez gabiltza arinkeriekin”.

rss Ezagutzera eman
“Beraien aurrekontuei baiezkoa ematea nahi bazuten, ekainean zuten tratutan hasteko aukera. Ekainean aurrekontuen egonkortasuna zegoen eta egoera hau beharrezkoa zen Gobernu sozialistarentzat, hots, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Ibarretxe lehendakariaren arteko telefono bidezko elkarrizketa, egoera desblokeatzeko bide egokiena izango zen”.

Anasagastiren esanetan, “EAJk Kongresuari osoko zuzenketa eskatu dio, izan ere, Espainiar Estatuarentzako oso aurrekontu onak diren arren, Euskadirentzako penagarriak dira. Ez dago ogerleko eskas bat Euskadin inbertitzeko, bat ere ez.  Eta Senatuan ere EAJk, Diputatuen Kongresuan egingo den berdina, egingo du. Hala ere, gertatzen dena da Senatuan PSOEk ez daukala erabateko gehiengoa eta EAJren 7 senatariak behar-beharrezkoak ditu”.  Bukatzeko, ordezkari nazionalistaren aburuz “egoera honek PSOE, erabateko gehiengoa daukatela esaten duten arren, Gobernu ahula direla erakusten digu. Egiten ari den hau behin egin dezake baina ez hiru biderrez. Akordio sendoak behar dituzte edo, bestela, beste era bateko soluzioak bilatu.”
Ezagutu Gure Senatariak