Prentsa Aretoa
2004/11/12
ANASAGASTIK "VALLE DE LOS CAIDOS" IXTEA ESKATU DIO GOBERNU ESPAINARRARI
Iñaki Anasagasti Eusko Alderdi Jeltzalearen senatoreak gutuna bidali dio gobernu espainiarrari “Valle de los Caidos” deritzan monumentua itxi dezan eskatuz eta Francisco Franco zenaren gorpuzkinak bere familiak erabaki beharreko hilerrira eraman ditzan.
Anasagastik gogoratu nahi izan du azaroaren 20an beteko direla hogeita bederatzi urte Franco hil zenetik eta “ordua da gobernu sozialista denak aztertu dezan onargarri ote den XXI. mendean Valle-de-los-Caidos bezalako monumentuari eustea”. Senatore jeltzalearen ustez ez du zentzurik “horrelako monumentu bat gerran izan ziren bi parteetako bati bakarrik eskaintzea eta sarraski haren errudunik handiena bertan ehortzia egotea; are gehiago kontuan izanik bera izan zela faraonen pareko mausoleo hura eraiki zuena, esklabuak bailiran lanean behartutako errepublikarren izerdi eta odolaz”.
Anasagastik berak esan bezala “Alemanian ez bazaio inori ere otutzen Adolfo Hitler zenarentzako hileta-monumenturik aldarrikatzea, ezta Italian Mussolinirentzako ere... zelan izan daiteke Madrildik zenbait kilometro gutxitara horrelakorik irautea, Estatu-terrorismoaren apología izateaz gainera, gusto onaren kaltetan eta historia demokratikoaren irainetan dena?
Bere ustez, Franco “jeneral golpista izan zen, 1931ko Konstituzioak erakarri zuen legezkotasun demokratikoa hautsi zuena eta ehundaka mila hildako, zauritu, atzerriratu eta atxilotu eragin zituen gerra odoltsua burutu zuena, indarrean zen legezko konstituzio errepublikarra defenditu nahi izan zutenen aurka”.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19