Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/12/02

MAKEDAK POLITIKOTZAT JO DITU "GERNIKA" GUGGENHEIM MUSEORA EZ EKARTEKO ARRAZOIAK

 
Berriz ere Kultura Ministerioak ezetza eman dio “Gernika” koadroa Bilboko Gugggenheim museora ekartzeari. Senatuko Osoko Bilkuran, Carmen Calvok arrazoitu zuen koadroa ezin dela Bilbora ekarri “kontserbazio arrazoiak direla eta”

rss Ezagutzera eman
Horrela erantzun zion Kultura Ministroak Javier Makedaren galdeari, hots, Euskal Senadore Abertzaleak taldeko legebiltzarkideari. Makedak PSOE alderdiak koadroa lekuz aldatzeko eskariaren gainean duen iritzia jakin nahi izan zuen.

Makedak Kultura Ministroari gogorarazi dio “zuk adierazi zenigun zure Gobernuak Picassoren “Gernika” Bilbora ekartzeko asmoa duela". Horri lotuta, koadroak New York hiriko MOMA museotik Reina Sofia museora egindako bidaiaren pasarte batzuk gogoratu zituen, “eta ez da ezer gertatu. Badira txosten batzuk, Carol Stringari andrearena kasu, leku aldaketa egin ahal dela baieztatzen dutela”.

Senadore jeltzaleak modu berean gogoratu egin zuenez “Malagako pintoreak Euskal Herriak guda zibil garaian bizi izan zuen tragediarekiko konpromisoa adierazten duen egoera historiko zehatzaz ari gara“. Gainera, Makedak ministroari  gogorarazi zion “Fernando Buesak Gobernuari eskatu zion koadroa lekuz aldatzeko. Beraz, hau ez bada gertatzen ez da arrazoi teknikoengatik izango, politikoengatik baizik “
Ezagutu Gure Senatariak