Prentsa Aretoa
2005/03/09
Zubiak Zapaterori galdetu dio ea posible ikusten duen Euskadik eta Espainiak akordio historikoa egitea
Euskadiko Senatari Abertzaleen Taldeko bozeramaileak, Joseba Zubiak, kontrol batzarrean galdetu dio Rodríguez Zapatero presidenteari “ea posible ikusten duen Euskadik eta Espainiak akordio historikoa eta behin betikoa egiteko bidea irekitzea Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onetsi duen proposamena negoziatzeari uko egiten badio”.
Zubiak bere interpelazioan azaldu du “otsailaren 1ean Diputatuen Kongresuan bozketa bakarrarekin eztabaida bukatu zela, baina presidenteak zuzen esan bezala, ez zela konpondu. Eztabaida soilik konpon daiteke akordioaren bidez, eta akordio horrek aurretik negoziazio prozesua eskatzen du, egungo bideak itxiz”.
Bozeramaile jeltzaleak hauxe ondorioztatu du: “Akordio historikoa eta behin betikoa egiteko, presidente jauna, ezin dira nahastu terrorismoa eta euskaldunen gehiengo sozial eta baketsuaren legezko helburuak; ezin zaio izena kendu Eusko Legebiltzarrak legez hartu duen erabakiari; ezin dira mantendu aurreko legegintzaldian onetsi ziren lege eta arau guztiak; ezin da kolokan jarri Euskadiko kuotaren iraupena ezta ekonomi itunaren funtsa desitxuratu ere. Azken finean, elkarrizketa zintzoa hasi behar da, hau da, egun istilua dena bihar biltzeko eta elkar ulertzeko gune bihurtuko duen bidea irekitzen lagunduko duen elkarrizketa”.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19