Prentsa Aretoa
2005/05/25
EAJ-PNVk Senatuan salatu du 26 urte igaro ondoren ez direla transferitu espetxeen arloko eskumenak
Senadore Jeltzaleen Taldeko bozeramaile Joseba Zubiak Gobernuaren presidente José Luis Zapaterori espetxeen arloko transferentziak Euskal Autonomia Erkidegoari emateko eskatu dio, 26 urte igaro baitira eskumen horiek jaso gabe.
Zubiak interpelazioa egin dio Zapaterori, eta adierazi du “harrigarria dela transferentzia prozesuaren instrumentalizazio politikoa nagusi izan den 26 urte igaro ondoren ere oraindik transferitu barik dauden eskumenak banan-banan eskatzen, edo hobeto esanda, eskekoen moduan ibiltzen, jarraitu behar dugula uste izatea”.
“Arduratzeko modukoa da –gaineratu du bozeramaile jelkideak– legeak betetzea edo ez betetzea norbaitek bidezkotzat jotzearen edo momentu jakin batean baino ez direla eman behar uste izatearen pentzutan egon beharra”.
Azkenik, Joseba Zubiak salatu du “Ganbera honetan atzera bota dela gure taldeak eskumen horri buruz aurkeztu duen mozioa, PSOEren eta PPren kontrako botoei esker. Horrenbestez, argi dago terrorismoak eragiten duen mina baino zerbait gehiago konpartitzen jarraitzen dutela. Are, gai zehatz honi dagokionez, talantea bera ere bai”.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19