Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/17

Erkorekak, Zubiak eta Anasagastik BNGren kanpaina itxieran esku hartuko dute


Kongresuko eta Senatuko Euskal Taldeko bozeramaileak diren Josu Erkoreka  eta Joseba Zubia, gehi Senatuko Mahaiko lehen idazkaria, Iñaki Anasagasti, gaur Bloque Nacionalista Galegok kanpaina bukatzeko egingo duen mitinean egongo dira. Mitin hori Ourenseko Os Remedios pabilioian egingo da.
 

rss Ezagutzera eman
Erkorekak, Zubiak eta Anasagastik BNGren kanpaina itxieran esku hartuko dute

ARGAZKIA JAITSI

Eskuorde jeltzaleek EAJ-PNVk talde nazionalista galiziarrarekin duen lankidetza gogorarazi eta islatu nahi dute, hain zuzen ere datorren igandeko hauteskundeetan emaitza onak lortu eta Xuntako gobernuan sartu nahi duen BNGarekin.

BNG  eta EAJ-PNVren arteko harremanak onak dira eta adibide moduan esan daiteke bi alderdi politikoek, Convergencia i Unió-rekin batera, Bartzelonako Adierazpenaren kide direla eta Europako azken hauteskundeetan biek batera jardun zutela Galeusca koalizioan. 
Ezagutu Gure Senatariak