Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/11/22

EAJk "Tabakoaren Legea"ren gaineko 7 zuzenketak mantenduko ditu

Inmaculada Loroño Euskal Senatari Abertzaleak taldeko kideak lortu egin du "Tabakoaren Legeari" EAJk egin dizkion hiru zuzenketak onartuak izan daitezen. Horrela ba, EAJk Osoko Bilkuraren eztabaidara eramango ditu gainerako zazpi zuzenketak.

rss Ezagutzera eman
Loroñok Osasun eta Kontsumo Batzordean geltokietan, zerbitzu guneetan eta antzekoetan erretzea debekatzea defendatu du, eta zuzenketa hori aho batez onartua izan da. Bigarrenik, zentroetan, zerbitzuetan, ospitale psikiatrikoetan eta antzeko osasun zentroetan erretzea baimentzea erabaki da, horretarako guneak bereziki prestatuko direlarik.

Azkenik tokiak egokitzeko epea 8 hilabetetik 18 hilabetera luzatzea ere onartu da.
Ezagutu Gure Senatariak