Prentsa Aretoa
2007/02/07
Estatu Espainiarrak jasandako atzerapen demokratikoaren aurrean Zapaterok ez du neurririk hartzeko konpromezurik hartu
Joseba Zubiak, EAJk Senatuan duen bozeramaleak, Alderdi Popularraren legealdian zehar onartu ziren lege atzerakoiak gogorki salatu ditu. Honen ondorioz gertatutako “atzerapen demokratiko sakona” aldatu ez izana leporatu dio Exekutibo sozialistari.
PREGUNTA EN PLENO DE JOSEBA ZUBIA
HITZALDIA - 2007/02/07
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Joseba Zubiak, EAJko bozeramaleak, azken hiru urteotako azterketa egin du, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez. Erlazio instituzionala hobea dela onartu harren, hainbat gairi soluziorik eman ez izana leporatu dio Rodríguez Zapatero presidenteari.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak bere desadostasuna adierazio dio Ibarretxe Lehendakariaren auziaren inguruan. Zubiaren hitzetan, “hiru urte hauetan Alderdi Popularrak onartutako hainbat legeren ondorioz gertatutako atzerapen demokratikoari aurre egiteko ez da inolako pausurik eman; popularren exekutiboak emergentzia eta salbuespen lege ugari onartu zituen, eskubide demokratikoak urratuz”. Honen harira, senatariak Alderdien Legeari buruz hitz egin du, eta Ibarretxeren auziperatzearen kausa dela baietsi du. “Lehendakaria bakea lortzeko elkarrizketa bultzatzeagatik izan da auziperatua” gaineratu du bozeramaleak.
Gainera, beste hainbat arazo ere aipatu ditu senatari jeltzaleak: Picassoren Guernica Euskadira ekartzeko eskakizuna; Salamancako Artxiboan dauden dokumentuen itzulera eta Pariseko Euskal Gobernuaren Delegazioren bueltatzea eskatu ditu. Estatuko Presidenteak, aitzitik, ez du inolako adierazpenik egin nahi izan.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19