Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/04/14

Lan Ministerioak “intrusismoa sustatzen duela” gaitzetsi du Cazalisek arrantzu arloko emakume taldeen inguruan

Senatariak gogoratu du “emakume batzuk profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko esfortzua egin dutela; antolatu, bazkidetu eta federatu egin direla intrusismoaren aurka egiteko” baina, Lan Ministerioaren jokabidea ikusita, “intrusismo horren alde egiten duela esan daiteke, gaitz horren aurka egin baino”.

rss Ezagutzera eman
Lan Ministerioak “intrusismoa sustatzen duela” gaitzetsi du Cazalisek arrantzu arloko emakume taldeen inguruan

ARGAZKIA JAITSI

José María Cazalisek “sentsibilitate eta errespetu faltatzat” jo du Espainiako Gobernuak arrantzu arloko emakume taldeei ematen dien tratamendua. Gaur arratsaldean egin den Gobernua kontrolatzeko saioan senatari jeltzaleak Espainiako Exekutiboak jarraitzen duen ildo kontraesankorra azaleratu du, izan ere, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren buruak emakumearen protagonismoa eta berdintasunaren aldeko hitz politak esaten dituen bitartean, “ez du ematen Lan Ministerioak eta Itsas Institutu Sozialak hausnarketa horrekin bat egiten dutenik”.

Cazalisek bere ministerioak “agintea har ditzala” exijitu dio Isabel García Tejerinari gai honetan, “agindutakoa bete dezala eta itsaso arloko emakumeen taldea defenda dezala”. Senatari lekeitiarrak gogoratu dio arrantzu arloa hartzen duen ministroari “emakume batzuk profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko esfortzua egin dutela; antolatu, bazkidetu eta federatu egin direla intrusismoaren aurka egiteko” baina, Lan Ministerioaren jokabidea ikusita, “intrusismo horren alde egiten duela esan daiteke, gaitz horren aurka egin baino”.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura arloko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi duenez, saregile, enpakatzaile era neskatilen lan baldintzak ez hobetzeaz gain, “Lan Ministerioak Itsasoko Erregimen Berezitik kanpo uzteko mehatxua egiten die, hauetako asko lan egiten duten ontziko jabearen familiakoak direla edota itsaso arlokoa hauen diru sarrera nagusia ez dela argudiatuz”.  Itsaso zabalean arrantzan egiten dutenei onartzen zaizkien erretirorako adina gutxitzearen koefizienteari dagokionez eta laneko gaixotasunari dagokionez, Cazalisek aipatu duenez, “ezin dut ezer esan, ez delako ezer egin”.

García Tejerinak Santanderreko Arrantzu Arloko Emakumeen Espainiako Sareko Kongresuan erabilitako argudioak errepikatu ditu gaurko osoko bilkuran, eta horregatik Cazalisek bere jarrera gaitzetsi du. “Administrazioak behin eta berriro jarri izan dizkion baldintzak betetzeko hainbeste esfortzu egin duen talde batekiko erabateko errespetu falta izan da, oraindik diskriminatuta jarraitzen duen talde batekiko errespetu falta”. Horrez gain, parte hartze hori “errespetu falta izan da, baita ere, Senatuarekiko eta Gobernua kontrolatzeko honek duen funtzioarekiko”.

Ezagutu Gure Senatariak