Prentsa Aretoa
2015/11/22
Iparragirre: “EAJk konpromisoa eta ibilbidearen bermea aurkezten du hurrengo hauteskundeetarako”
Bergaran egindako ekitaldi batean, GBBren presidentea den Joseba Egibarrek adierazi duenez “ez da singularitate edo pekuliaritate kontua, baizik eta herri bezala ditugun eskubideen defentsaren kontua".
Maria Eugenia Iparragirre, hurrengo abenduaren 20an senatari moduan berriz jarraitzeko Gipuzkoako EAJren hautagaiak azpimarratu duenez, “Euskadiren interesekin zerikusia duten erabaki asko hartzen dira oraindik Madrilen”. Zentzu honetan, Euzko Abertzaleak Taldeak Madrilen izan duen paper garrantzitsua gogoratu du Iparragirrek, adibidez, Abiadura Handiko Trenari dagokionez. “Nor uste duzue ibili dela ekinean Madrilen Bergarako korapiloa aska dadin? Nor uste duzue ibili dela exijitzen Europari kasu egin dakion eta Euskadi eta Europa lotuko duen ardatz Atlantikoaren aldeko apustu argia egin dadin?”, galdetu du, EAJk Euskadiren aldeko lanean duen “ibilbidea eta konpromisoa” azpimarratuz.
Bergarako batzoki egunaren ospakizunean, EAJren Gipuzkoako presidentea den Joseba Egibar buru duen ordezkaritzaz inguratuta, Joseba Agirretxeak ere hartu du parte. Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak ziurtatu duenez “ezinbestekoa da EAJren ordezkaritza” Madrilen “EAJ delako gure herriaren interesen defentsaren bermea” eta “Euskadi aurrera ateratzeko, gehiegikeriak salatzeko eta gurea dena bete dadin exijitzeko lanaren bermea”. Agirretxearen esanetan, “Euskadi lehena da EAJrentzat, beti izan da eta izaten jarraituko du, bai Madrilen eta baita erakunde guztietan ere”. Ildo berean, beste alderdien ordezkaritzaren jarrera salatu du: “Beste batzuek, aldiz, Euskadiren ordezkariak direla dioten arren, ez dute gure herria ezta aipatu ere egiten Madrilen, talde haundietan disolbatzen dira eta ez dute lehenetsiko Euskadi; guretzat bai, Euskadi da lehenik”.
Bestalde, Joseba Egibarrek datozen hauteskundetan “gure herriaren eskubideen defentsa jokoan” dagoela berretsi du. Ez da “singularitate eto pekuliaritate” kontu bat, baizik eta “gure eskubideena, norbanakoarenak eta baita eskubide kolektiboak ere”. Hori nabarmendu du GBBko presidenteak: “Herri honen etorkizuna dago jokoan, bere herritarrena, bere erakundeena; hau da, zuzenean gugan eragina duenarena”, azaldu du, “gaur egun, oraindik ere, jarraitu behar baitugu gure interesak defenditzen Kongresuan eta Senatuan, ez baitigute ezer oparituko”. Errezentralizaziorako tendentzia dagoela esan du, “beste Estatu eredu bat, eredu propioa eta bateratua besterik onartzen ez duen Estatua” eta azpimarratu du ez dela “ezer asmatu behar”; “begiak ireki” baina ez dela egin behar”. “Ez dute ikusten Kataluniaren eginkizun nazionala? Ez dute sumatu euskal eginkuzin nazionala? Zer uste dute? Elkarbizitza inposatu daitekela?”, galdetu du. “Ba, elkarbizitza politikoa, elkarbizitza pertsonala bezala, adostu behar da”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19