Prentsa Aretoa
2016/03/09
EAJko senatari eta diputatuek ‘Desagertutako pertsonen aldeko Martxoak 9 Sariak‘ jaso dituztenei babesa eman diete
Izaskun Bilbao Europako Diputatuaren eta Galdakaoko Udalaren lanak eskertu ditu QSDglobal Fundazioak lehen aldiz egin duen ekitaldian, gaur Desagertutako Pertsonen Aldeko Egunean
EAJk Madrilgo Gorte Nagusietan dituen ordezkariek ‘Desagertutako Pertsonen Aldeko Martxoak 9 Sariak’ jaso dituzten erakunde eta ekimenei babesa eman nahi izan die gaur Madrilen; hain zuzen ere, desagertutako pertsonak bilatzeko moduak, desagertzearen drama sufritzen duten familiei ematen zaien arreta eta desagertzeak eragiten dituzten arrazoiak aurreikusi eta aztertzea hobetzen lan egiten duten erakunde eta ekimenei. Familiartekoei babesa emateko egin den agerraldira eta osteko sari banaketa ekitaldira Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre, Nerea Ahedo eta Imanol Querejeta senatariak joan dira, Kongresutik Iñigo Barandiaran diputatua joan den bitartean.
Sarituen artean, Izaskun Bilbao Barandika eurodiputatu jeltzalearen lana goraipatu da, nazioarte mailan egindako ekimen instituzional onena gauzatzeagatik. Hain zuzen ere, desagertzeei Europa mailako irtenbideak emateko lehen Mintegiaren arduraduna izan da, 2015eko urriaren 19an Bruselan egin zena. “Desagertuen kasuetan, zenbaki hotzak erabili ohi dira baina gizatasuna eman behar zaie; pertsonez hitz egin, familiek dituzten beharrez”, iritzi dio Bilbaok. “Hodei Egiluzen kasuari dagokionez, familiak, udalak eta herriak bere egoera Europako agendan sartzea lortu dute”.
Galdakaoko gazteari lotuta, herriko Udalaren lana aintzatetsi da honen familiari emandako babesarengatik eta herritarren mobilizazioa antolatzeko erakutsi duen gaitasunarengatik, bai herrian zein herritik kanpo etengabe egindako ekimenetan. Udalaren izenean, Ibon Uribe alkate jeltzaleak jaso du saria. “Behetik gora egindako elkartasun lana izan da; herritik hasi eta erakundeetaraino. Gurasoek asko sufritu dute baina beste desagertutako batzuen familiek asko zor diote egin duten lan guztiarengatik”.
Beste euskaldun batek ere jaso du sari bat, Francisco Etxebarriak, honako honetan forentse moduan erakutsi duen bikaintasunarengatik, memoria historikoarekin lotutako ikerketetan izan duen inplikazioagatik eta Kordoban eraildako Ruth eta Jose haurren aztarnen identifikazio genetikoan egindako berebiziko ekarpenarengatik.
Hauez gain, beste saritu batzuk ere izan dira: itxuraz arrazoirik gabe desagertutako pertsonen arazoen inguruan Senatuak osatu zuen Batzorde Berezia; ‘Desaparecidos’ saioa (Mijas TV), eta ‘Tras la pista’ atala (La Sexta-ko ‘Más vale tarde’ saioko magazinaren barruan); Mossos de Escuadrak desagertutakoen familiei arreta emateko irekitako bulegoa, polizia lanik onena legez; José Ángel Sánchez polizia, Esparru Zabaletan Bilaketak egiteko asmatutako metodoarengatik; Angelines Zurera-ri babesa emateko hiritarren plataforma, gizartearen parte hartze eredu moduan; SOS Desaparecidos Elkartea, bilaketa alertak zabaltzeko sistemarengatik; Roger Pascual kazetaria, 'Desaparecidos en España' liburuarengatik; eta Julieta Venegas abeslaria, 'Explosión' abestiarekin desagertutakoekin duen konpromiso aktiboa berretsi duelako.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19