Prentsa Aretoa
2017/01/25
Elikagaiak alferrik gal ez daitezen ekimenak aztertzeko ponentzia sortuko du Senatuak EAJk proposatuta
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko bozeramaile jeltzalearen esanetan, “beharrezkoa zen; orain elikadura kateaz gehien dakitenekin kontsultatu ahal izango dugu, puntu bakoitzean ezer alferrik gal ez dadin”.
Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldearen ekimenez, Senatuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeak Estatu espainiarrean alferrik galtzen diren elikagaien inguruko azterketa ponentzia onartu du. Jose Maria Cazalisek aurkeztu duen proposamenak Talde politiko guztien aldeko botoa jaso du.
Bozeramaile jeltzalea pozik azaldu da ekimena aurre atera delako, “beharrezkoa delako; orain elikadura kateaz gehien dakitenekin kontsultatu ahal izango dugu, puntu bakoitzean ezer alferrik gal ez dadin edo, zerbait alferrik galduko balitz, herritarren mesederako probetxua atera ahal izateko”.
Cazalisen iritziz, elikagaiak alferrik galtzea giza garapenerako beharrezkoak diren baliabideen xahuketa onartezina da, baita natur baliabideen erabilera jasanezina eta ingurumen arriskua ere, existitu behar ez liratekeen hondakinak prozesatu edota ezabatzeko beharraren eraginez. Horrez gain, lurzorua edo ura bezalako baliabideen erabilera txarra, inoiz kontsumituko ez diren elikagaiak gorde edota garraiatzeko behar den energiaren alferreko erabilera, edo baztertutako elikagaien gestioa onartu ezin dugun baliabideen erabilera txarra dira.
Estatu espainiarrean, MAGRAMAren datuen arabera, asteko 1,3 kilo alferrik galtzen da astero familia bakoitzeko (batez beste 2,7 pertsona), urtero 76 kilo, hain zuzen ere; hau da, pertsona bakoitzeko astero kilo erdi baino gehiago alferrik galtzen dela. Estatuko etxeetan, urtero, kontsumorako onak diren 1,5 milioi tona elikagai botatzen da.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/24
Senatua
2026/04/23
Senatua
2026/04/20
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















