Prentsa Aretoa
2017/02/21
Etxanok “itsua” den Birjarpen Tasa ken dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari
EAJren bozeramaileak azaldu duenez, “ez da aurretik aztertu ez giza baliabideen gestioa, ezta zerbitzu publikoengan izango zuen eragina ere”, eta, gaineratu duenez, “Euskadiren kasuan oraindik larriagoa da, ez duelako autogobernua errespetatzen”.
Maria Dolores Etxanok Estatuko Gobernuak defizitaren helburuak betetzen dituzten Administrazio eta erakunde publiko guztiei Birjartze Tasa ken diezaiela eskatu dio Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroari. Gobernua Kontrolatzeko gaurko saioan, ekonomia arloko EAJren bozeramaileak Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen ondorioz Exekutiboak hartutako erabaki hau “itsua” dela aurpegiratu dio Cristobal Montorori, “ez delako aurretik aztertu ez giza baliabideen gestioaren ikuspegitik, ezta ematen diren zerbitzu publikoengan izango zuen eragina ere”.
Ministroak ezezko borobila adierazi du, Estatuaren Oinarrizko Erregulaziora lotuz, Etxanok gaitzetsi duen jarrera. Izan ere, bere iritziz, erabaki hauek “Estatuaren lurralde ereduaren mutazio konstituzionala dira, batasun izaera indartuz, modu uniformean hainbat politika publiko zentralizatuz, Birjartze Tasaren kasuan bezala, askotan kudeaketara bertara ere helduz”. EAJren senatariaren esanetan, penagarria da hau posible izatea “Auzitegi Konstituzionalak ematen duen baldintza gabeko babesari esker; izan ere, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko arbitro lanei behin betiko muzin egin diela ematen du”.
Horrez gain, Birjartze Tasa “Lan Eskaintza Publikoarengan eta lan publikoa gutxitzean baino ez dela proiektatzen” deitoratu du, eta gogoratu duenez, “administrazio bakoitzari dagokio bere ezaugarri eta beharren araberako giza baliabideetako politika diseinatzea, bere eskumen eta aurrekontuaren gaitasunaren markoan”.
Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegoaren kasuan, ekimenaren aplikazioa “larriagoa” dela iritzi dio, ez duelako autogobernua errespetatzen. Euskadik eskumenak ditu Funtzio Publikoan eta beste materia batzuetan ere, hala nola, osasuna, gizarte zerbitzuak edota hezkuntza, kaltetuta atera direnak”, jakinarazi du, lan publikoan euskal erakundeek aurretiaz gauzatu dituzten euste politikak gogoratzearekin batera. Horregatik gaitzetsi du, euskal erakunde publikoek, hala eta guztiz ere, “zerbitzu publikoak hobetzeko eta lan publikoa egonkortzeko beharko lituzketen lan eskaintza publikoak ezin dituztela egin”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19